Egun honetan Errenteriara joango gara Gabonei buruzko ipuinak partekatzera, Gutxiago gehiago da saioarekin
“Gabonak iristean, oporrak ere iristen dira, gure etxea apaintzen dugu, maizago ikusten ditugu senideak, plater bereziak jaten ditugu, turroiak, mazapanak, eta, onena… Olentzerok eta Errege Magoek opariak ekartzen dizkigute…!… eta zenbat!
Saio honetako ipuinek kontatuko digute zein den Munduko oparirik onena, nola presta dezakegun Jaiotza berezi eta magiko bat figurarik erosi gabe, eta zein garrantzitsua den pozik sentitzea dagoeneko daukagunarekin “.
