Pobaleko burdinolaren sutondoan ipuinak kontatzen jarraitzen dugu.
Hilabete, eta neskato eta emakumeentzat hain seinalatua den egun honetan, Begok, hainbestetan bertsionatu diren ipuin batzuk kontatuko dizkigu beren jatorrizko erara, jatorriz nolakoak ziren eta kontatu gabe kontatzen ziguten guztia gogorarazteko.
Berriro entzungo ditugu gure arbasoek kontatzen zituzten bezala, neguko gau hotzetako sutondoaren gozotasunean
Aurreko hilabeteetan bezala, bi emanaldi izango dira, biak euskaraz: lehena 11:00etan eta bigarrena 12:30ean.
