Ipuin saioak > Umeentzat

Paperezko Ateak

Norentzat: 3-10 urte bitarteko neska-mutilentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Pedro

Liburuak etxeko atea bezalakoak dira: bestaldean mundu zabala dago gure zain. Irekitzen dugun liburu bakoitzak irudimenez beteriko mundu ederra erakusten digu, eta horretarako orriak besterik ez ditugu igaro behar.

Saio honetan jakin ahal izango dugu ateak diren liburuen azalak irekitzean zer gertatzen den.

Gomendioak:

Itzuli

Ipuin saioak > Umeentzat

Bazen beste behin...

Norentzat: 5-10 urte bitarteko neska-mutilentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Pedro

Abiatu zaitez hitzaren bidez paregabeko bidaia magiko honetan; zure irudimena beteko da maitagarriez, animalia abenturazaleez, aurpegi gaiztoko itsaslapurrez, eta kontatuak izateko gogoz bidean gurutzatzen diren hainbat pertsonaiez ere.

Ipuinen poderioz mundua ezagutzeko abentura paregabea biziko dugu, magiaz beteriko herrialdetara joango gara, batzuetan mundu azagunetik abiatuta, abentura, gehienetan, atearen bestaldean hasten delako.

Gomendioak:

Itzuli

Ipuin saioak > Umeentzat

Beldurrarekin jolasean

Pedro_Alabazan_Beldurrarekin_jolasean.png

Irudia: http://chijiro.deviantart.com/

Norentzat: 4 - 7 urte bitarteko umeentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Pedro

Saio hauetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko
modu desberdinak.
 
Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.
 
Irudia: http://chijiro.deviantart.com/

Gomendioak:

Itzuli

Ipuin saioak > Umeentzat

Elkarrekin

Norentzat: umeei zuzendua (5-10 urte)
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Pedro

Saio honetako istorioen gaia “tratuona” da, elkarrekiko begiruneaz eta zaintzaz hitz egiten digutelako, zein sexukoak garen kontutan izan gabe.

Gomendioak:

Itzuli

Ipuin saioak > Umeentzat

Gabonetako abenturak

Norentzat: 5-11 urte bitarteko neska-mutilentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Pedro

Gabon-gaua mila gauza magiko gertatzen diren gau oso berezia da. Orduan hasten diren abenturak magiko eta bereziak izaten dira. Gau honetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.

Denek lo egiten duten ordu hauetan  zatoz inoiz amestu ez dituzun sekretuak aurkitzera; beno, egia esan,den den denak ez dira lotan egongo...

Gomendioak:

Toki lasaia Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa eta mikrofonoa (diademakoa), hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik. Giro-musika jartzeko aukera. Eszenatoki txikia. Entzuleentzako aulkiak. Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten. Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egoten behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Itzuli

Google+