Ipuin saioak > Umeentzat

Beldurrari beldurrik ez

Norentzat: 5-10 urte bitarteko neska-mutilentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Saio honetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira.

Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak. Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Benetan garrantzitsuena da beldur hauei kontra egiten jakitea, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea.

Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

Gomendioak:

Toki lasaia Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa eta mikrofonoa (diademakoa), hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik. Giro-musika jartzeko aukera. Eszenatoki txikia. Entzuleentzako aulkiak. Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura.

Itzuli

Google+