Ipuin saioak > Familia osoarentzat

"Naturaren Magia"

Norentzat:
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Natura magiaz bete-beteta dago. Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota  txorien abesti alaiaz ,begiak itxita, gozatu... Saio honen istorioetan Natura eskuzabalak egunero eskaintzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu eta ikusiko dugu geuk ere, nahi izanez gero, horrelako magia apurtxo bat ere egin dezakegula.

Gomendioak:

Toki lasaia Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa eta mikrofonoa (diademakoa), hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik. Giro-musika jartzeko aukera. Eszenatoki txikia. Entzuleentzako aulkiak. Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten. Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egoten behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Itzuli

Google+