Ipuin saioak > Umeentzat

Sagu txiki, sagu maite

Norentzat: 2-5 urte bitarteko neska-mutilentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Sagutxoak, hain txikiak, potolotxoak eta bihurriak izanda, umetxoen gustuko protagonistak izaten dira, agian, beraiekin antz handia dutelako. Saio honetan hitzez eta irudiez ere sagutxo batzuen istorio laburrak eta arinak kontatuko ditugu gure entzule txikitxoen laguntzaz.

Bego Alabazan - Sagu Txiki, Sagu Maite from Bego Alabazan on Vimeo.

 

Saioaren dossierra

Gomendioak:

Toki lasaia Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa eta mikrofonoa (diademakoa), hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik. Giro-musika jartzeko aukera. Eszenatoki txikia. Entzuleentzako aulkiak. Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten. Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egoten behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Itzuli

Google+