Ipuin saioak > Umeentzat

Kutxa txiki magikoak

Norentzat: 3-5 urtekoentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Txikiei zuzendutako ipuin-saio honetan liburuak irekitzeko keinu magikoaz hainbat liburu irekiko ditugu: txiki-handiak, labur-luzeak, irudidunak, irudirik gabekoak, potoloak, meheak, laukiak ala ez... eta denetan, tentuz begiratzen badugu, aurkituko dugu gure zain dagoen istoriotxoa.

Zatozte elkarrekin magia egitera!

 

Gomendioak:

- Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-tartea zaintzea. - Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 30ekoa da - Beharrezkoa deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz. - Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da txaloen etenaldietan. - Ezinbestekoa da arreta eta entzumenerako giro aproposa sortzea eta mantentzea; saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen. - Sakelako telefonoak itzalita egongo dira, noski. - Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten. - Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egoten behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Itzuli

Google+