Ipuin saioak > Familia osoarentzat

"Kalean ere, elkarrekin kontatzen"

Norentzat:
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Ipuin-saio hau bereziki kalean bideratzeko diseinatu dugu: ahozko narrazio zuzenarekin batera, kalabaza erraldoia eta Intxixu Valbuenaren musika xarmangarriaren laguntza izango dugu elkarrekin entzun, kontatu, kantatu, dantzatu eta jolasteko. ...."ETA HALA BAZAN, ALA EZ BAZAN,.... SAR DADILA KALABAZAN, ETA ATERA DADILA.... GURE HERRIKO PLAZAN!!!!!!"

Gomendioak:

BEHAR TEKNIKOAK: Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa eta mikrofonoak (diademako bat eta oinarridun beste bat) eta honetaz arduratzen den soinu-teknikoa, hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik. Giro-musika jartzeko aukera. Eszenatokia. Entzuleentzako aulkiak. Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. Fondoa eskegitzeko estruktura. AHOLKUAK: Beharrezkoa deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz. Ezinbestekoa da arreta eta entzumenerako giro aproposa sortzea eta mantentzea; saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen. Sakelako telefonoak itzalita egongo dira, noski. Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten. Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egoten behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Itzuli

Google+