Ipuin saioak > Helduentzat

Ipuin Ilunak

Norentzat: Nagusientzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Beldurrari beldurrik izan gabe, tonu eta kolore iluneko ipuinetan murgiltzen hasiko gara hitzek buru barruan sortzen dizkiguten irudien esku "gerota barrurago, gero ta hotzago, gero ta isilago..."; saioak aurrera egin ahala eta humorearen poderioz, istorioen tonua pixka batean argituko zaigu eta ikusiko ditugun irudiek irribarreak ere irudikatuko dizkigute (irri urduriak agian?).

Ahal dela, lagun on batekin etorri. Etxerako bidea iluna da.

Gomendioak:

Iluntzeko aukera ematen duen tokia behar da, narratzailearen gainean, besterik ez, argitasuna jarri ahal izateko. Power Point-en proiekzioak egiten direnez, ezinbestekoa da proiektatzeko kanoia eta pantaila egotea. Soinu ekipoa eta honetaz arduratzeko tekniko ere behar da.

Itzuli

Google+