Ipuin saioak > Helduentzat

Bereterretxen kanthoria

Norentzat: Nagusientzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Haltzak eztü bihotzik

Ez gaztanberak hezürrik.

Enian uste erraiten ziela

Aitunen semek gezürrik.

"Bereterretxen Kanthoria" izenpeko aho-narrazio saio honek XV. mendeko garaietara eramaten gaitu, Zuberoa aldera, eta mendetan ahoz aho transmititu den izen bereko balada berreskuratzen du, Mikel Laboak bezalako kantari famatuek jaso zuten bezala baina istorioaren alde narratiboa azpimarratuz.

Euskal Herriko historiarekin estuki lotuta dago kontatzen denaren bidez azaltzen zaizkigulako garai urrun hartako hainbat gai: bandoen arteko gatazkak, nobleziaren garrantzia, herriaren beldurra, sorginen indarra,... Baina gai hauetatik aparte, oraindik gaur egunean iraun dutenak ere aipatzen zaizkigu: egiaren garrantzia, izaera sotilaren eta taldearen indarra, ereduak zaintzearen beharra,...

Saio honetan narratzaileak balada honen musikaren oroimenez tiraka, kantatu eta kontatuko du bere Bereterretxeren istorioa, aspaldiko olerki hauetan azaltzen zaizkigun datuak lotuz, osatuz eta musikaren xarmaz gozatuz.

 

Badago ere "Bereterretxeren Kanthoria" izenburupeko ahozko narrazio-saioaren bertsio idatzia: "Bereterretxeren Noblezia".

Aspaldiko baladaren bertsoetan arnasa hartuta eta ahozkotasunean duen jatorria oso kontutan izanda, Bego Alabazanek euskeraz idatzitako eta iruditutako liburu eder honetan ahozko saioan kontatzen den istorioaz gain, hainbat gehiagarri  eta dokumentu agertzen dira balada honen garaia  eta kokapen sozio-linguistikoa hobeto ulertzeko.

 

Bilboko ANTI libuurdendan eta Elkar liburudendetan ere daukazue salgai. Nahi izanez gero, guri ere eskatu ahal diguzue zuzenean.

Jar zaitezte gurekin harremanetan eta helaraziko dizuegu gustura asko.

 

 

 

 

 

Gomendioak:

Saio honetan power-point-ez egindako proiekzioa egiten da, beraz, kanoia eta proiektatzeko pantaila beharko genuke.

Itzuli

Google+