Ipuin saioak > Umeentzat

Gabonetako abenturak

Norentzat: 5-11 urte bitarteko neska-mutilentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Pedro

Gabon-gaua mila gauza magiko gertatzen diren gau oso berezia da. Orduan hasten diren abenturak magiko eta bereziak izaten dira. Gau honetan mamuek ez dute beldurrik ematen, sorginak ez dira txarrak eta inork ez daki non ezkutatzen diren herensugeak.

Denek lo egiten duten ordu hauetan  zatoz inoiz amestu ez dituzun sekretuak aurkitzera; beno, egia esan,den den denak ez dira lotan egongo...

Gomendioak:

Toki lasaia Kanpoko eszenatokia izanda, beharrezkoa da soinu-ekipoa eta mikrofonoa (diademakoa), hau saioaren salneurriari gehituko zitzaiolarik. Giro-musika jartzeko aukera. Eszenatoki txikia. Entzuleentzako aulkiak. Entzute-giroa bermatzen duen arduraduna izan behar da saioa bitartean, hau ez baita narratzailearen ardura. besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten. Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egoten behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Itzuli

Google+