Ipuin saioak > Umeentzat

Egunik Garrantzitsuena (haurrentzako saio berezia)

Norentzat: 0-3 urte bitarteko haur eta beren gurasoentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Debra Frasier-en "El día que tú naciste" olerkian arnasa hartuta, Bego Alabazan ipuin-kontalariak sortu du formatu txikiko ikuskizun goxo hau guraso eta 3 urte arteko beren haurtxoen hurbiltasuna areagotzeko.

Ordu erdiz biltzen garen guztion artean eremu hurbila sortuko dugu , elkarrekin jolastuz, gure txikitxoen 5 sentsuak sustatzeko.

Besarkatu, kulunkatu eta laztanduko ditugu “Egunik garrantzitsuena” heldu baino aurretik eta bitartean ere gertatu zena ahots suabez, abestiez eta musikaz ere entzuten duten bitartean. Begi handiz ikusiko dute margoez beteriko eszenatoki alaia, agertu eta mugitzen diren hainbat forma, oihalezko atrezzo goxoa ukitu ahalko dute, bere azal estreinatu-berrian jausten diren tantatxoen freskotasuna sentituko dute, mundu berriaren usaina helduko zaie...

Nagusi eta txikien arteko hurbiltasuna maitasunez sendotu eta areagotzeko saioa.

 

Egunik Garrantzitsuena from Bego Alabazan on Vimeo.

 

Saioaren dossierra

Gomendioak:

- Gela zabala eta lasaia, soinu kalidade onekoa eta giro-zaratarik gabekoa. - Ikuskizunaren baldintzak direla eta, aholkatzen da ikuslegoaren kokapena hurbila izatea, ahal dala, erdibiribilean. - Koltxonetak eta kuxinak etortzen direnak lurrean jesartzeko. - eszenatokitik hurbil dagoen 220v.ko argindarrerako entzufea. - CDdun erreproduktorea Taldeak : gehienez 15 haur beren aita/amarekin Iraupena: Ordu erdi

Itzuli

Google+