Gomendioak

1.-Komenigarria da saiora joango diren umeen adin-taldeak zehaztea.

2.- Aholkatzen den ume-kopurua gehienez 50ekoa da (2-4 urtekoentzako saioetan txikiagoa)

3.- Beharrezkoa deritzogu neska-mutilak aulkietan jesarrita egoteari entzumen-giroa eta arreta hobetzeko; aulki hauek ezarriko ditugu lerro paraleloetan, erdiboribil bat osatuz.

4.- Garaiz heltzea oso garrantzitsua da. Behin saioa hasita, bakarrik sartu ahalko da ipuin-tarteetan.

5.-Ezinbestekoa da arreta eta entzumenerako giro aproposa sortzea eta mantentzea; saioa bitartean jan eta edateak ez du laguntzen.

6. Sakeleko telefonoak itzalita egongo dira, noski.

7.-Onena liteke entzute-giro hau bermatzen duen arduraduna egotea saioan, hau ez baita narratzailearen ardura.

8.- Gurasoak bere seme-alabekin batera etortzea eta parte-hartzea gustatzen zaigu; nagusiek beren txikien arreta eta interesa gutxitu dela konturatzean, salatik atera beharko lituzkete besteek saioaz gozatzen jarrai dezaten.

9.- Neska-mutilen arreta-maila beren adinaren eta egoeraren araberakoa da eta ez da batere gomendagarria saioa bukatu arte egoten behartzera, beraiek nahi ez baldin badute.

Itzuli
 
  • Jarraitu

Google+