Nire buruaz kontatzen dut

1966ean jaio nintzen eta "ganorazko" neskatila izanda, beti jolasten eta jolasten nenbilen. Aurkitzen nituen istorioekin ere jolastea gustatzen zitzaidan txotxongiloak egiten, irudiak, horma-irudiak, kontatzen edota ipuin horiek antzezten. Askoz geroago, 1996an, "Kandelen Argipean" Bilboko ipuin-kontalari taldearen sorreran hartu ahal izan nuen parte. Ez nuen orduan susmatzen zenbateraino errotuko ziren niregan ipuinak, nire bizimodua izatera heldu arte. Eta ipuinekiko aurkikuntza (edo ber-aurkikuntza) honi esker, txikitatik nekarren ipuin-egarria asetzeko istorio, ipuin eta abestiak edateari eman nion. Geroago ezagutu nuen neureganatutako istorio horiek kontatzean sentitzen den gozamena.

Urtetan, narrazioarekin batera, helduentzako euskara-eskolak eman nituen hainbat euskaltegitan eta hauetan ere kontaketan trebatu nintzen, saio-eskolak entretenigarri egiteko garrantziaz ohartuz.

Azkenean, ipuinek liluratuta, zirt edo zart egin behar eta narratzeari ekin nion buru-belarri, geroztik kontaketan aritzeagatik zorionekoa sentitzen naizelarik.

Amaitzeko esan ere amatxo zintzoa naizela, eta honek irakasten didala egunero egunero zein garrantzitsua den kontatzea besteek entzuteko eta , bestera, ezinbestekoa dela entzutea besteek niri ere kontatzeko.

Eta horrela jarraitzen dut ipuinez, ipuinengatik eta ipuinentzako lan egiten eta bizitzen.

103.jpg

Kontatzen dute kontatzen dudala

...Neska-mutilekin jolasten Begoña kontalari hurbila da, bere baitan ukitu duten istorioak elkarbanatzen oso ondo pasatzen duena. Agerikoa da neska-mutilak parte hartzen gozatzen duela, beraiekin hitz egiten edota kantatzen, beren konplizitatea...

+ Irakurri

Ibilbidea

Atzerantz begiratu eta oraindik harritzen nau ipuinei esker zenbat bizi ahal izan dudan ohartzeak, 1996ean jendaurrean ipuin-kontalari hasi nintzenetik hona zenbat aldatu eta aberastu naizen konturatzeak. Orokorrean esanda, batez ere umeei...

+ Irakurri

Formakuntza

Inoiz galdetu didate zelan ikasi dudan ipuinak kontatzen, zer ikasi dudan horretarako. Nire ustez denok daukagu (gure buruaz) kontatzeko ahalmen (eta behar) hori, baina, honetaz gain, lanbide honetan aritzeko, edozeinetan bezala, lana, denbora eta...

+ Irakurri

  • Jarraitu

Google+