Sormenerako Guneak

UDAZKEN, NEGU ETA UDABERRIRAKO PROPOSAMENAK

Norentzat:
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Alabazan

Hona hemen, denak batera, txiki eta nagusientzat dauzkagun sormenerako proposamen guztiak, tailerrekin, mintzaldi eta baita zenbait ipuin-saiorekin ere.

pdf-n prestatu ditugu ikusi, deskargatu eta inprimatu ahal izateko:

deskargatu pdf-n Umeentzako Sormenerako Guneak             deskargatu pdf-n Helduentzako Ipuinak Denon Ahotan

 

 

Gomendioak:

 Alabazan

Itzuli

Ipuinak Biraka

Norentzat: 6 urtetik aurrerako neskamutilentzat
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Pedro

Dado hauek ez dute balio partxisean jolasteko, ez. Irudiez beteriko dado txoro hauek beraiengan ezkutatzen dena irudikatzeko ziztatzen gaituzte.
 
Mahai gainean zure eskuaz botatzen dituzunean agertzen diren istorioak asmatzen ausartuko zara? Seguru behar besteko ausardia duzula, eta gainera ez zara bakarrik egongo, denon artean hainbat istorio egin ahalko dugulako eta horrela gure irudimena besteenarekin lotuko da benetan
fantastikoak diren ipuinak sortzeko.
 
Aukera ederra kontalaria izateko!!!

Gomendioak:

BEHAR TEKNIKOAK - mahai handi bat edo mahai txiki batzuk - aulkiak partehartzaileentzat

 Pedro

Itzuli

Liburu bat idatziko dugu?

Norentzat: 8 urtetik gorako neska-mutilentzat, ahal dela, adin tarte berekoak. Talde-kopururik aproposena 15koa litzateke.
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Alabazan

Istorioak taldean sortzeko tailerra neska-mutilentzat

Gune honetan gure sormenerako ahalmena ziztatuko dugu elkarrekin gure istorioaren pertsonaia sortzeko eta arazo baten aurre jartzeko. Honi konponbidea bilatu eta aurkitu beharko dio nahiz eta bidean, seguru, etsairen bat edo trabaren bat ere aurkitu. Baina, hori bai, amaiera beti zorionekoa izango da, ipuinetan horrela izan delako betidanik eta horrelakoa izan behar delako.

Gero paperean marraztuko ditugu buruan sortutako irudiak eta ,guzti horrekin, liburu bat argitaratuko dugu. Lana taldean egingo dugunez, gauzatzen dugun liburua denona eta denontzat izango da.

Tailer hau Barakaldo herrialdeko hainbat eskolatako DLH ko 4. mailako neska-mutilekin bideratzen dihardugu hitzBATU izeneko egitarauaren barruan 2006tik hona eta baita Bilboko Garcia Riveroko eskolan maila bereko neska-mutilekin 2009tik hona.

METODOLOGIA

Hasierako 3 sormen-saioetan azpimarratuko dugu zein garrantzitsua den taldearen lana liburuaren azken bertsioa denona izateko. Honetarako, bakarkako iritzeetatik hasiko gara eta, talde txikietan adostu eta gero, talde handiaren iritzi orokor eta bakarrera helduko. Dinamika guztiak ahoz bideratuko dira: umeek ahozko azalpenak/narrazioak talderatuko dituzte eta monitore-narratzailearen esku geratuko da ipuina idazteko eginbeharra.

Liburua hiru modu honetara argitara daiteke:

- Liburu-digitalaren formatuan: testua eta irudiak digitalki maketatzen dira liburu itxuraz parte hartzaileen eskoletako web orrialde edota blog-etan eskegitzeko.

- Paperezko liburuaren formatuan: aukera hau oso aproposa da tailerra ikastetxe bateko talde desberdinetan bideratu izan bada,honen ondorioz sortutako ipuin eta irudiak elkarrekin maketatu eta argitaratu ahal direlako paperezko liburu ederraren formatuan.

Tailerra ixteko modu ezin hobea da argitaratutako liburuaren ale banatzea parte-hartzaileen artean, bertan liburu horren idazle-kide gisa agertuko direlako. Ikastetxeko liburutegian ere aleren bat edo beste uzten bada, beraientzat oso arro sentitzekoa izan daiteke.

 

- Kamishibai formatuan:  ipuinaren irudiak DINA3-ko tamainan inprima daitezke Japoniako antzezkitxo ezagunaren laguntzaz sortutako ipuina aurkezteko, honek ere testua eskura izateko aukera eman ahal dielarik buruz ikasi behar ez izateko. 

Aukera hau oso egokia da ipuinaren autoreak ikastetxeko maila txikiagokoei beren istorioa kontatzera eta elkarbanatzera sustatzeko, hau beraientzat (eta orokorrean, denentzat) oso oso aberasgarria delarik.

Gomendioak:

 Alabazan

Itzuli

Zure liburua idatziko duzu?

Norentzat: 6-12 urte bitarteko neska-mutilei, ahal dela, adin tarte berekoak. Talde-kopururik aproposena 10ekoa litzateke.
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Alabazan

Norberaren istorioak idazteko umeentzako tailerra

Tailer honetan, liburu baten sorreraren lehen urratsak ezagutzeko bidaia fantastikoaren gonbidapena luzatzen dugu. Bidaia honetan norbera ibili beharko da bidean, monitorearen laguntzaz, bere pertsonaiak aurkitzeko eta abentura batean murgiltzeko, honela ere bere istorioa ere (autorea berarena) kontatuko duelarik. Gero, bere irudimenean murgilduko gara margoak, testurak, formak eta sentimenduak bilatzen, txikien mugarik gabeko fantasiazko mundua ziztatuz eta sustatuz. Azkenez, istorioa eta irudiak koadernatu ditugu ipuinaren arabera liburu-akordeoi, erreza, paper-biribilkian, telebista-liburu gisa, siluetan e.a. bezala.

METODOLOGIA

Sormenerako proposamen hau banaka bideratzen da. Partaide bakoitza abiatuko da barne-bidaia batean bere burua hobeto ulertzeko eta kontatzeko pertsonaia baten bidez/laguntzaz, eta gero, asmatuko duen istorio hori irudiez osatuko du teknika desberdinen laguntzaz (irudiak, collagez,...). Amaitzeko, norberak erabakiko du zein formatu eman nahi izango dion bere liburu berezi eta paregabekoari.

Gomendioak:

 Alabazan

Itzuli

Ipuin bat filmatuko dugu?

Norentzat: 8-12 urte bitarteko neska-mutilentzat, ahal dela, adin tarte berekoak. Talde-kopururik aproposena 10ekoa litzateke.
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Alabazan

Stop Motion talde-tailera ; istorio laburren animazioa

Ikus-entzunezko sormen proposamen hau Stop Motion delako teknikaren bidezko animazio- laburmetraiak egitekoa da, 8-12 urte bitarteko neska-mutilekin batera. Teknika ezagun hau geldirik dauden objetuak  mugimenduan jartzean datza jarraian doazen hainbat argazki bata bestearen atzean arin lerrokatzean.    

Ordu t´erdiko 6 saioetan, 10 neska-mutilek ikasiko dute modu dibertigarri batean gidoi bat eta honen animazioa  egiten.

Tailerraren amaieran partaideek animazio-laburmetraia gauzatuko dute bertan, beste gauzen artean, beren interesak, beldurrak, gustuak-eta bizi diren munduaren ikuspuntu bereziaz kontatuko digutelarik.

Tailer hau Bilboko Garcia Rivero D.L.H.an bideratzen dugu 2011tik hona.

METODOLOGIA

Tailerraren hasieran beren adin bereko beste neska-mutilek egindako bideoak ikusiko ditugu animazio-teknika hau eta eskaintzen dituen aukerak ezagutzen hasteko.

Taldean gidoia osatuko dugu banakako iritzietatik hasi eta , taldeetan erabakiak hartuz, azken bertsio bakar batera heldu arte.

Ahoz adostuko dugun istorioa  irudien lengoaiara itzuliko dute taldean Storyboard delakoa egiten. Amaitzeko, filmeen lengoaiara itzuliko dugu istorioa  Stop Motion teknikaz, neska-mutilek egindako irudi edota panpinak erabiliz.

Hona hemen adibide pare bat:

Eguerdiko ipuinak Atxuriko eskolan 2012 from Atxuriko IGE on Vimeo.

 

Gomendioak:

 Alabazan

Itzuli

Magaleko ipuinak

Norentzat: irakurlegaiak eta irakurle berrien (2-7 urte bitartekoen) gurasoak edota irakaskuntzan aritzen direnak. Gehienez 15 partaide.
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Bego

Irakurlegaiak eta lehen irakurleak diren umeen gurasoei zuzendutako aho-narrazioari buruzko tailerra

Askotan gure haurrek ipuin bat kontatzeko eskatzen digutenean liburu bat hartu eta irakurri egiten diegu. Baina ipuin bat kontatzea hori baino askoz gehiago da: istorioak elkarbanatzeko momentu hurbila, hitzen gozotasunaz gozatzekoa, gure barne-begiez bidaiatzeko beta... Baina, hala ere, askotan ez dakigu nola kontatu behar diren, zeintzuk diren egokienak adinen arabera, edo are gutxiago, nola asmatu geure ipuinak. Hau dela eta, Bego Alabazan kontalariak 2-7 urte bitarteko umeen gurasoentzako ipuin-tailer hau proposatzen du.

Tailer honetan ipuinak kontatzearen garrantziaz arituko gara,adin bakoitzean istorio egokiak kontatzeko argibideak eman eta era dibertigarrian eta gozo-gozo kontatzeko kontutan hartu beharrekoak landuko ditugu.

METODOLOGIA

Tailerra praktikan eta partehartzaileen ausnarketetan oinarritzen da. Gure funtsezko ideia zera da: kontatzean kontatzen ikasten dela.

Gomendioak:

 Bego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+