Sormenerako Guneak

Liburu bat idatziko dugu?

Norentzat: 8 urtetik gorako neska-mutilentzat, ahal dela, adin tarte berekoak. Talde-kopururik aproposena 15koa litzateke.
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Alabazan

Istorioak taldean sortzeko tailerra neska-mutilentzat

Gune honetan gure sormenerako ahalmena ziztatuko dugu elkarrekin gure istorioaren pertsonaia sortzeko eta arazo baten aurre jartzeko. Honi konponbidea bilatu eta aurkitu beharko dio nahiz eta bidean, seguru, etsairen bat edo trabaren bat ere aurkitu. Baina, hori bai, amaiera beti zorionekoa izango da, ipuinetan horrela izan delako betidanik eta horrelakoa izan behar delako.

Gero paperean marraztuko ditugu buruan sortutako irudiak eta ,guzti horrekin, liburu bat argitaratuko dugu. Lana taldean egingo dugunez, gauzatzen dugun liburua denona eta denontzat izango da.

Tailer hau Barakaldo herrialdeko hainbat eskolatako DLH ko 4. mailako neska-mutilekin bideratzen dihardugu hitzBATU izeneko egitarauaren barruan 2006tik hona eta baita Bilboko Garcia Riveroko eskolan maila bereko neska-mutilekin 2009tik hona.

METODOLOGIA

Hasierako 3 sormen-saioetan azpimarratuko dugu zein garrantzitsua den taldearen lana liburuaren azken bertsioa denona izateko. Honetarako, bakarkako iritzeetatik hasiko gara eta, talde txikietan adostu eta gero, talde handiaren iritzi orokor eta bakarrera helduko. Dinamika guztiak ahoz bideratuko dira: umeek ahozko azalpenak/narrazioak talderatuko dituzte eta monitore-narratzailearen esku geratuko da ipuina idazteko eginbeharra.

Liburua hiru modu honetara argitara daiteke:

- Liburu-digitalaren formatuan: testua eta irudiak digitalki maketatzen dira liburu itxuraz parte hartzaileen eskoletako web orrialde edota blog-etan eskegitzeko.

- Paperezko liburuaren formatuan: aukera hau oso aproposa da tailerra ikastetxe bateko talde desberdinetan bideratu izan bada,honen ondorioz sortutako ipuin eta irudiak elkarrekin maketatu eta argitaratu ahal direlako paperezko liburu ederraren formatuan.

Tailerra ixteko modu ezin hobea da argitaratutako liburuaren ale banatzea parte-hartzaileen artean, bertan liburu horren idazle-kide gisa agertuko direlako. Ikastetxeko liburutegian ere aleren bat edo beste uzten bada, beraientzat oso arro sentitzekoa izan daiteke.

 

- Kamishibai formatuan:  ipuinaren irudiak DINA3-ko tamainan inprima daitezke Japoniako antzezkitxo ezagunaren laguntzaz sortutako ipuina aurkezteko, honek ere testua eskura izateko aukera eman ahal dielarik buruz ikasi behar ez izateko. 

Aukera hau oso egokia da ipuinaren autoreak ikastetxeko maila txikiagokoei beren istorioa kontatzera eta elkarbanatzera sustatzeko, hau beraientzat (eta orokorrean, denentzat) oso oso aberasgarria delarik.

Gomendioak:

 Alabazan

Itzuli

  • Jarraitu

Google+