Itzal Itzelak

ITZAL ITZELAK izenburupean Bego Alabazan ipuin-kontalariak biltzen ditu aspaldiko Itzal txinatarren teknikaz bideratzen dituen ipuin-saioak.

Hasierako garaietatik itzalak fantasia ziztatu izan du agian bere izaera iheskor, ikusgarri baina ukiezina. Argiztatutako antzerkitxoak eta iluntasunak sortzen duen barnerantz biltzeko giro bereziak murgiltzen gaitu itzalen eta ipuinen mundu magikoan eta horrela, ia konturatu gabe, gure irudimena abiatzen da.

Tankera txikiko ikuskizunak, antzerki eta ipuin-saioen artekoak, ezin hobeak liburutegietan, kultu-etxeetan edota antzokietan taularatzeko.

Hemen duzue Itzal itzelen saio hauen sormen prosedurari buruzko azalpena.

 

 

Hansel eta Gretel

Saio honetan Begok Grimm anaiek bildutako ipuin herrikoi eder hau kontatuko digu bere itzal txinatarren antzerkitxo mugikorraren laguntzaz. Ipuinen basotik emateko bidaia desberdina. Bereziki egokia 5-8 urte bitarteko txikientzat eta...

+ Irakurri

Johnny Cold Feet

Itzalek eta argiak bideratzen duten giro apartan kontatuko dugu Irlandatik datorkigun izen bereko ipuin herrikoia eta bertan “Few Clothes” protagonistaren gora beherak ezagutuko ditugu. Ipuin herrikoietan gertatu ohi bezala, hasieran larri...

+ Irakurri

Titiritesa

Aspaldiko teknika honen bidez Zinegoak 2015 jaialdirako prestatu duen bere azken muntaiari  “Titiritesa”  izenburua jarri dio OQO Argitaletxeko izenburu bereko liburuan hartu baitu arnasa (QUINTIÁ, Xerardo, A.C. QUARELLO, Maurizio...

+ Irakurri

ITZAL TXINATARREN SORMEN-GUNEA- Itzalekin jolasten eta kontatzen.

 Itzal-Itzelen saioan Itzal Txinatarren mundua bertaratu diren neska-mutilei aurkeztu eta gero, beren siluetak sortzen lagunduko ditugu, argiaren aurrean beraiekin jolastu eta, gure ahots eta musikaz lagunduta, sortzen zaizkigun istorioak...

+ Irakurri

  • Jarraitu

Google+