Jolasteko berbamintzaldiak

GURASO, HEZITZAILE ETA OROKORREAN UMEEN MUNDUAN SARTZEKO INTERESA DUEN EDOZEIN HELDUENTZAKO MINTZALDIAK

Norentzat: gurasoak, hezitzaileak, irakasleak,... nagusiak orokorrean
Hizkuntza: euskeraz zein gazteleraz
Kontalaria: Alabazan

Liburu eta ipuinei buruzko gaiez erreflexionatzeko eta hitz egiteko saioak, ordu beteko iraupenekoak (gutxi gora behera). Mintzaldi hauetan bertaratu direnen parte-hartzea sustatzen da dinamiken bidez.

Planteatu ahal ditugun gaiak hauek izan daitezke:

Zergatik da hain ona gure seme-alabei ipuinak kontatzea?

Denok daukagu nahiko “idealizatuta” norbaitek ipuina kontatzen dizuneko momentua. Askok beren aitona-amonekin lotzen dute momentu magiko hau. Baina, ba al dakigu benetan zer gertatzen den momentu berezi eta hurbil honetan?

 

Zelan aukeratu adin bakoitzeko ipuin aproposak

Gaur egun  argitalpenen berrien eskaintza hain da zabala, askotan liburu denda edota liburutegi batean sartzea nahiko itogarria gerta daitekeela ez dakigulako zein aukeratu.
Askotan zaila bada guretzako liburu bat aukeratzea, are zailagoa izaten da gure txikiarentzakoa hautatzea, ez bakarrik bere gustuekin bat etorriko den-edo ez dakigulako, baita bere adin edota intereserako aproposa izango den ere ez dugulako argi ikusten.

 

Liburuarekin kontatzeko aholkuak: irudidun liburuen xarma

Urteak dira apalategietara heldu zirela testuaz eta ,maila berean, irudiez ere kontatzen duten liburu berezi hauek, eta gero eta arrakasta handiagoa lortzen ari dira. Mintzaldi honetan album hauengana hurbilduko gara bertako istorioak gure txikiei kontatzeko, nahiz eta irudidun album guztiaz ez izan umeentzakoak ere...

 

Libururik gabe kontatzeko aholkuak

Batzuetan ematen du liburuaren tintak harrapatu egiten gaituela eta ezin ditugula begiak orrialdeetatik kendu. Hala ere, konparaezina da begietara zuzenean begiratzen ipuin bat kontatzearen xarma, hitzak bezain garrantzitsua begirada bera ere delako. Hemen ideiak eta aholkuak luzatuko dizkizuegu liburua mahai gainean utzi eta hitzetik hortzera kontatzeko.

 

Beldurrezko ipuinen beldur gara?

Umeek askotan eskatzen dizkigute beldurrezko ipuinak eta ez dakigu ziur horrelakoak kontatzea egokia den. Eta bat edo beste kontatzen abiatzen bagara ere, ez dakigu zein aukeratu, zein izango den bere adienerako egokiena edo traumaren bat-edo sorraraziko diogun ere.... eta azkenean ez dakigu nor den beldurrago, kontatzen duena edo entzuten duena.

 

Nola asmatu istorioak hitzetik hortzera

Ez da master edota titulurik behar, ondo pasatzeko gogoa, besterik ez. Ondoen ezagutzen dugunaz abiatzea proposatzen dizuegu, hau da, gu bizi izandako pasadizoetatik, gero, hirugarren pertsonan narratzera pasatzeko, kontutan izanda, nola ez, kontatutako istorioan beti beti gu geu agertuko garela, kontatzean, gure buruaz ere kontatzen dugulako, eta gutaz kontatzean, bizirik irauten dugulako.

 

 

Hauek dira gure proposamenak; dena den, beste mintzaldi baterako giaren bat luzatu nahi badiguzue, gusturako asko hartuko dugu.

Gomendioak:

 Alabazan

Google+