Ipuin saioak

Umeentzat

2

Hitzaren magiari esker zeuen irudimena izaki miragarri, animalia abenturazale, itxura txarreko piratez eta bidean aurkitzen dugun edozein pertsonaiaz ere beteko dizuegu

Helduentzat

3

Ipuinak gure bizitzaren parte izan dira hasierako hasieratik. Baten batek esango du umeentzakoak baino ez direla, baina, gure ustez, ipuinak adin gabekoak dira. Ireki ahal dituzte batzuetan ,helduak izanda, zabaldu ezin ditugun ateak.

Familia osoarentzat

20

Ipuinak entzutea irudimenaz egiten den bidaia elkarbanatzea da, bidaiarien antzeko esperientziez eta elkarrekiko konplizitateaz sortzen dena. Eta familia osoa istorio baten inguruan elkartzea gizatasuna bezain zaharra den erritua dugu

Ipuin-saioak

Ordu beteko iraupena duten saio hauek  gai-aitzaki baten inguruko ipuinetan gorpuzten dira. Umeentzakoak zein nagusientzakoak, eta baita senide osoarentzakoak ere. Entzule nagusiekin kopurua handiagoa izan badaiteke ere, neska-mutilekin 50 baino gutxiagokoak izatea aholkatzen dugu (adin-tarte hurbilekoak). (ikus Gomendioak) Behar teknikoak oso xumeak dira: toki lasaia eta etortzen direnen adimen argiei esker "ipuinen garairik gabeko garaira" bidaiatu ahalko gara.

 
  • Jarraitu

Google+