hitzBATU, umeek egindako umeentzako liburuak

Aurton ere, 2006tik hona bezala, Bizkaiako Barakaldo, Burzeina eta Gurutzetako eskoletan bideratu dugu HitzBatu izeneko Istorioak Taldean Sortzeko tailerra.

Barakaldoko Udalaren ume-laborategiak antolatutako egitasmoa hau 2012-13ko edizio honetan 14 ikastetxeetan (publiko eta itunpekoak) gauzatu dugu eta honen ondorioz sortutako ipuin-kopurua 23koa izan da.

Parte hartzaileak Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilak izan dira (9-10 urtekoak) eta euskeraz zein gazteleraz gauzatu dira.

Guretzat oso trinko eta eskeronekoak izaten dira egun hauek , irudimenaren ziztatzaileak garen aldetik oso gustokoa izaten zaigulako neska-mutilengan pertsonaiak eta aparteko egoerak asmatzeko adierazten duten askatasuna igertzea.

Nahiz eta klase barruan egon behar izan, eskertzen dute eskolako egunerokotasunetik tartetxo batean “ihes” egiteko aukera hau izatea ipuinen mundura hegan eginez, BERAIEN ipuinen mundura, hain zuzen ere.

Orokorrean, aparteko oso istorio soroak izan arren, agian “politikoki ez oso zuzenak”, denetan bilatzen dugu fantasiaren arloko logika, istorioari  behar duen gorputzaa eta koherentzia emateko.

Aurton sormenerako aitzakia protagonista-eroia “krisis-egoera” batean jartzearena izan da bere ezaugarri edota potere magikoren bat kendu diogulako hasiera batean. Gero, istorioak aurrera joan ahala, bere lagunen laguntzaz eta nahiz eta etsaiak ere aurkitu, bere arazoaren irtenbidea aurkitu eta galdutakoa berreskuratu ahal izango duelarik.Hau da, izatez, ipuin herrikoiek betidanik eman diguten oinarrizko ikasgaia: oso txarto pasatu arren, arazoek hazi eta hobetzen gaituztela eta beti, beti toki onera eramaten gaituztela.

Tailer honen ondorioz gauzatzen den liburu hau umeek egindako istorio guzti hauen bilduma da eta beraiei zuzenean zuzendutakoa beraien kodeetan kontatzen baitute beren buruetan dantzan dagoena, batzutan nagusioi ulertzeko zaila egiten bazaigu ere.

Auton, aurreko edizioetan ez bezala, liburua formatu digitalean plazaratuko da eta ez paperean gastuak gutxitu behar dira eta; baina honek ere badauka bere alde ona honen zabaltzea errezagoa eta eraginkorragoa izateaz gain, honela neska-mutiei erakargarriagoa ere gertatzen zaielako.

Liburuaren aurkezpen ofiziala maiatzaren 7tik aurrera izango denez, ordurarte itxaron beharko duzue ikusi ahal izateko.

Aipatzekoa ere Sormenerako Gune honetan ipuina oso oinarrizkoak diren bestelako aspektuak “lantzeko” (zentzu onean) balio zaigula, batzutan ahaztu egiten zaizkigunak: irudimenaz sortzean ondo pasatzea eta sortutakoa elkarbanatzeak ematen digun gozamena, hain zuzen ere.

Gero badago ere “bizitzarako”hain funtsezkoa den negoziatzearena, bestea konbentzitzearena, elkar entzutea, aparteko aukerak bilatzea ezetzan itxi gabe, planteatutakoan arazoak ikusi beharrean aukerak ikustea, ematen zaiguna guk zuzendu ahal dugun bidea bezala hartzen ausartzea....

Laburbilduz esan, beste urte batean oso garrantzitsua den zerbaiten parte sentitu garera, gogoz eta ahalmenez beteriko pertsonatxoei beren irudimenaz sortzen lagundu ahal izan dieugulako.

Hurrengo urtean, gehiago.

Sormen-gune honi eta eskaintzen ditugun beste batzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzue, hemen klika ezazue.

2013-ko apirilaren 23 11:04 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+