NIRE APALATEGIAN

Xenpelar Dokumentazio Zentruko Jardunaldietarako euskeraz argitaratutako ipuin klasikoen hainbat liburu irakurri behar izan nuen mintzaldia prestatzeko.

Tamalez, gure bila datozen idatzizko ipuin gehienak ez daude kontatzeko moduan, irakurtzeko baizik. Bakarrik ipuin herrikoi eta klasikoek ahozko jatorria izanda, ahoz aho iraun dutenez, badaukate ahozko izaera berezkoa eta ez literarioa.

Hala ere, ipuin klasiko gehienak (denak ez esatearren) idatzitako testuez heltzen zaizkigunez, beren jatorrizko ahozko ezaugarri asko galduta heltzen dira, eta idatzizko erregistro hau batzuetan ez dute beren alde.

Kontatzeko ipuin bat bilatzen dugunean, instintiboki, esanda izateko egokienak aukeratzen ditugu, entzuteko gustukoa dena, musika daukana, ipuinak kontatutako abestiak bezalakoak direlako.

 

Eskuen artean izan ditudan liburuetan mutur bateko testuak eta bestekoak irakurri ditut: batzuetan ume txikientzakoak direlakoan-edo hizkuntz errazegia erabili izan dute, pobrea, ipuina bera ere larregi laburtuta, bere zentzua txirotu egin zaielarik.

 

Bestalde, badaude ere jatorrizko bertsioak jasotzen eta euskaratzen dituztenak ere:

GERO-KIMU saila Grimm Anaien Ipuinak, 1990- Itzultzailea Juan Mari Sarasola

PAMIELA Grimm anaien ipuinak 1999- Genaro Gomezen itzulpena

 

Hauetan oso lan ona egin da jatorrizko bertsioen euskal-itzulpena osatzeko .Oso egokiak dira dokumentatzeko baina ,testua formalagoa eta literarioagoa izanda, nire ustez, ahozgora irakurtzeko eta are gehiago, kontatzeko, batzuetan zailak egiten dira.

Esan bezala, testutik urruntzeko baimena eman beharko genioke gure buruari kontatzeko momentuan, ez badugu testua zuzenean ahozgora irakurri nahi.

 

2015-ko abenduaren 15 11:12 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+