HitzBatu 2012

Aurton ere, urtarrila, otsaila eta martxoan Barakaldo zabalean ikastetxez ikastetxe ibiliko gara Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilekin ipuinak sortzen HitzBatu egitarauaren barruan. Guztira 21 talde izango dira eta bakoitzarekin emango ditugun hiru saioetan ondo baino hobeto pasatuko dugu pertsonaiak asmatzen eta beraiei bizitza ematen ustekabeko istorioetan, hasten direnean ez baitakigu nola amaituko diren, eta gero, lan hau borobiltzeko, azpimarratzekoak diren eszenei buruzko irudiak ere egingo ditugu. Urtero bezala, ipuin guzti hauek biltzen dituen liburua argitaratuko du hemengo Udalak eta parte hartu duten neska-mutilen artean banatuko du ,iaz egin genuen bezala, jai berezi eta aparteko batean. Eta orduan ikusi ahalko dute ez direla bakarrik egon Irudimena Sustatzeko hain  handia den HitzBatu proiektu honetan.

2012-ko urtarrilaren 10 10:46 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+