AHOZ AHO 2012

Ahozaho

Aurtengo AHOZ-AHO jaialdian parte hartzera gonbidatu gaituzte eta gu poz-pozik istorioak elkarbanatzera joango gara bertaratuko diren txiki eta nagusiekin.

Ahoz Aho, paregabeko aukera da urtero urtero Intujaiko lagunek ematen digutena primerako kontalariak entzuteko.

ORDIZIA-TOLOSA, Martxoaren 09, 10, 11, 15, 16, 17 eta 18

   

AURKEZPENA

"Bazen behin..."

Honela hasten dira istorio, kondaira eta ipuin gehienak, gure arbasoetatik, belaunaldiz belaunaldi, lehenalditik gaur eguneraino iritsi zaizkigunak eta guk etorkizuneraino eraman nahi ditugunak.

Beti belaunaldiz belaunaldi, ahoz-aho?

Gure ahozkotasunaren altxor hauek transmititzeko, bilketarako sistema bakar eta ezinhobea daukagu: gure memoria, gure burua?

Edo batek esango luken bezala, gure Kalabaza.

Agian horregatik gure istorio, kondaira eta ipuin guztiak mezu batekin amaitzen dira, gure burutxoa martxan jartzeko, eta jaso dugun altxorra ondo gorde eta berriro helearazteko.

"Hala bazan edo ez bazan...

SAR DADILA KALABAZAN!"

Dena gure Kalabazan gorde gero eskeini ahal izateko.

"...eta atera dadila Ordiziko eta Tolosako plazan."

Ordizia eta Tolosa ari dira prestatzen, 2012an, toki urrunenetatik AHOZ-AHOko Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdira datozkigun hitzaren mezulariak beste urte batez jasotzeko.

Ordizia eta Tolosa betidanik izan dira helburu ezberdinekin bidea egiten zuten eta egiten darraiten erromes askoren pasoko tokiak.

Eta zer dira bada narratzaileak, bideetan barrena dabiltzan erromesak baino?

Erromesek bizitzarako ezinbesteko zuten likidoa kantinplora arkaiko batean gordetzen zuten: Kalabaza bat!

Iturri bateko ur freskoa gordeko zuen eta beren jatorriko lurraldeetatik urrun sortutako egarria asetzeko balio zuen Kalabaza.

Ez da beharrezkoa metafora sakontzea ulertzeko zergatik Ordizin eta Tolosan ospatzen da urtero "AHOZ-AHO" Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.

Gure Kalabaza ireki eta beste iturrietatik lortutakoa banatzeko garaia iritsi da.

Gure istorio, kondaira eta ipuinak atera eta hauekin 

Ordiziko eta Tolosako kaleak ureztatzeko garaia iritsi da.

"...Hala bazan, edo ez bazan,

sar dadila KALABAZAN! 

Eta atera dadila Ordiziako plazan." 

2012-ko otsailaren 20 15:42 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+