Gasteizen umeen eskubideen jaian kontu-kontari, txirulari

Gaur eguerdian Gasteizko Foruen plazan izan gara ekipo (ia ) osoa (Pedro teknikari, Intxixu musikari eta neu, Bego, kontu-kontari) txirula jotzen txiki eta nagusientzat. Eskertu da karpan zegoen giro epela eta alaia, kolorez betetakoa.

Etorri direnekin elkarbanatu dugun ipuin herrikoian argi azaldu nahi izan dugu zeintzuk diren umeek izan behar dituzten zenbait eskubide: ohiukatzekoa, puzkerrak botatzekoa, irribarre egitekoa eta, batez ere eta guztien gainetik, diren "printze eta printzezak" bezala tratatuak izatearena.

Espero dugu gaur ospatutakoa urte osoan zehar irauntzea.

 

2012-ko azaroaren 25 17:11 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+