GURE APALATEGIAN- "Al Final" Silvia Nanclares eta Miguel Brieva KÓKINOS

GURE APALATEGIAN

Atal honetan aurkezten dizkizuegu guretzat gure apalategietan ezinbestekoak diren liburuak, beren barneko istorioak kontatzera eta elkarbanatzera ziztatzen gaituzten kutxa txiki magikoak eta, ezbairik gabe, bidaia luze batera eramango genituzkeenak. Zuek ere, guk bezala, hauetaz gozatzea eta elkar kontatzea nahiko genuke.

 AL FINAL

Urte batzuk dira jada liburu honek aurkitu gintuela Bilboko ANTI-liburudendan, beste liburu baten bila joan ginenean. Eskatu nuena begiratzen nuen bitartean, Martin nire semeak, ordutik 5 urtekoa zena, buru-belarri zegoen txoko batean apalategitik hartu zuen liburua irakurtzen, txintik esan gabe. hain murgilduta zegoen, ezen ezin izan zuela utzi eta etxera eraman behar izan genuen gurekin. Ustekabeko topaketa atsegina izan zen, benetan. Gustatzen zait pentsatzea liburuak berak deitu zuela Martin, deitu eta aurkitu ere egin zuela (aurkitua izan zela), dendako liburu guztien artean irudimenaren belarriak erne dauzkan ume horri (nire kuttunari) altuenen xuxurlatu ziona izan zelako.

Geroztik, tarteka-marteka ibiltzen gara proposatzen digun bidaian, detailez jositako bere irudi ederrek gidatuta, soroak baina zentzuz betetakoak ere. Eta irudien hizkuntzaz eginda dagoenez, gure hitzetan kontatzeko aukera eta gonbitea egiten digu, egunaren eta kontalariaren arabera aldatuko direnak.

Fantasiarako opari aparta, biren artean edo bakardadean ere dastatzekoa.

2013-ko azaroaren 8 11:11 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+