Kalabaza Gazeta berriro zuekin!!!

Gabonak hurbil dauzkagu, batzuentzat ilusioz betetakoak, beste batzuentzat, ordez, beldurgarriak direnak. Alabazanekook aurre egingo diegu, nola ez!, ipuin eta istorioen indarrez.

Ematen du atzo bertan hasi genuela ikasturtea eta Kalabaza Gazeta lehenengoz heldu zela zeuen postontzietara, baina, jadanik hilabete luzea pasa da, istorioez betetako hilabetea;

Gure lehen  Kalabaza Festa ospatu genuen hurbileko lagunekin, Begok  Philippe Gaulier handiarekin gogoratu zuen zein garrantzitsua den eszenan ondo pasatzea ikusleak ere gozatzeko eta, noski, ipuin asko eta asko kontatu genituen, beldurrezkoak, liburutegietakoak, ipuinak, ipuinak eta ipuinak. Ez baduzu saiorik galdu nahi, gonbidatuta zaude gure agendan sartzera. Badaezpada, aurreratzen dizuegu Bilboko Noche Abierta/Gau Irekian izango garela abenduaren 14ean...

Ah, eta gainera liburuei buruzko atala estreinatzen dugu blogean...

Osorik irakurri nahi baduzu, hemen tikatu, eta berri guzti hauek zure helbidera zuzenean heltzea nahi baduzu, utziguzu zure helbidea  hemen.


 

2013-ko azaroaren 26 11:11 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+