GURE APALATEGIAN- "Los Tres Caminos " Lewis Trondheim eta Sergio García -Argit. sinsENTIDO

"Los Tres Caminos " de Lewis Trondheim y Sergio García

Hemen duzue Sins entido argitaletxearen  irudidun albun ederra , Lewin Trondheim-en gidoia eta Sergio Garciaren irudiekin; inoiz behin etxean berreskuratzen dugun liburua da elkarrekin kontatu eta birkontatzeko, beti era desberdinean, bartako testua irakurtzen baina momentu horretan  faltan hartzen duguna ere asmatzen, begiradaz  eta hitzez ere bere hiru bideak jarraituz, ikusten nola gurutzatu eta birgurutzatzen diren behin eta berriro, istorioek aurrera egiten dutelarik gutxien espero dugun eran.

Detaileez betetako irudiak dauzka, oso ikusgarriak eta jolasteko aukera ematen dutenak beste istorio berrietarako atetxoak irekitzen dituztelako.

Oso argitalpen zainduko liburu gomendagarria. Ez dakit, egia esan, zein adinakoei zuzenduta dagoen, ipuin herrikoiak bezalaxe, txiki eta nagusion gustukoa izan daitekeelako.

Informazio gehiagorako, begiratu hemen.

 

 

2013-ko abenduaren 10 14:12 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+