GURE APALATEGIAN- "Las Historias de Misterio en Europa "

Liburu honetan gureganaino ahoz-aho heldu zaigun hainbat ipuin herrikoi aurkituko dituzue E.B. eta E.E.E.tako 30 herrialdeetan bildutakoak. Istorio hauek, erantzunak eman beharrean, galderak irekitzen dizkigute, eta beti buruan gordeta izan behar diren horietakoak dira, denoi , txiki eta nagusioi ere, ikaragarri gustatzen zaizkigulako.

Iazko Guadalajarako Ipuin-Maratoian lortu genuen eta uda horren zehar goitik behera irakurri genuen Martin semearekin batera (nagusientzako istorioak kenduta, noski, horiek ixiltasunean irakurri ziren). Amaitu zenean, oraindik ipuin-gose,gehien heldu zitzaizkigunak berrirakurri genituen behin eta berriro:

Greziako “Lamia”, Letoniako “La hija del rey en un ataúd”, Hungriako “El secreto de las cien habitaciones” ...

Betiko eta betirako istorioak ezagutzeko leihoa.

2014-ko urtarrilaren 14 13:01 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+