Alabazan kooperatibaren hasiera

Hamabost urte Kandelen Argipean taldearen barruan istorioak eta proiektuak elkarbanatzen eman eta gero, Begoñak eta Pedrok aurrerapauso bat eman nahi izan dugu hainbeste gustatzen zaigun Aho Narrazioaren lanbide honetan.

Epe honetan narratzaile gisa heldu eta gero, uste dugu momenturik aproposean gaudela Alabazan sortzeko, elkarte kooperatibo honen bidez ipuinen eta liburuen inguruan gure lanari jarraipena eman ahal izango dugulako.

Alabazan euskal ipuinen amaiera irekitzen duen hitz magikoa dugu eta honen bidez itxi eta borobiltzen da ipuinen mundutik gure errealitaterako joan-etorri bidaia.

Gure etapa berri honetan Joaquinen laguntzaz ere gozatuko dugu, adiskide eta gonbidatu berezi bezala.

Gure lanari dagokionez, txiki eta handiei ere kontatzen jarraituko dugu, bai euskaraz eta bai gazteleraz ere (eta gure "guest star"ri esker, ingelesez ere);ipuin-saioez gain, ipuinen sormenerako tailerrak, irakurzaletasuna sustatzekoak eta aurkitzen ditugun edota proposatzen dizkiguzuen gainontzeko abentura txikietan ere abiatuko gara.

Etapa berri honetan, nola ez, giza-sareetara irekiko gara zeuengandik hurbilago egoteko, zeuen iritzi eta nahien berri izatea ezinbestekoa iruditzen zaigulako.

Laster izango duzue Alabazani buruzko informazio berri guztia orrialde honetan. Facebook-en bagaude ere, hemen.

2013-ko ekainaren 11 10:06 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+