"Sagu txiki, sagu maite" ipuin-saioaren klip-a

Hemen duzue "Sagu txiki, sagu maite" ipuin saioaren argazki eta klip-a, Txema González lagunak  egindakoa, ederra benetan!

Saio honek arnasa hartzen du Arnold Lobelen "Sagu kontuak"/"Historias de ratones" liburu txiki-ederrean eta bertan, sagutxuen istorioak kontatu bitartean, irudi asko erakusten ditut modu desberdinetan: kutxetan daudenak, desenroilatzen direnak, liburuenak,...

Irudiek ,kontalariaren hitzen musikaltasunarekin batera, lortzen dute kontalaria eta 2-5 urte bitarteko txikien arteko giro hurbila eta goxua, elkarrekin jolastekoa, elkarrekin kontatzekoa.

Oso gustuko daukat saio hau eta plazer handiz elkarbanatuko nuke ezagutu nahi duten guztiekin.

 

Bego Alabazan - Sagu Txiki, Sagu Maite from Bego Alabazan on Vimeo.

2013-ko apirilaren 22 09:04 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+