hitzBATU 2013- liburu digitalaren aurkezpen-jaia

Maiatzaren 7 eta 8an izan dugu Barakaldoko Udalaren Umeen Laborategiak antolatutako aurtengo hitzBATU tailerrean ikasle, irakasle eta denon artean sortu dugun liburu ederraren aurkezpena.

Guztira hiru saio izan dira (bi Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Exean eta bat Gurutzetako Kultur Etxean) eta hauetan parte hartu duten  neska-mutilei aurtego liburu digitala aurkeztu eta ematen dituen aukerak azaldu dizkiegu; honez gain, Pedro eta biok sortutako ipuinen arteko bi kontatu ditugu gure erara, beraiekin jolastu eta ondo pasatzen.

Geroago, oparitxo bat egin zaie egileei: liburu gigital honen URLa eta QR kodea duen "marcapaginas" delakoa.

Amaitzeko eskerrak eman eta elkarri txaloak eman dizkiogu denon artean, aurton ere, hain ederra den liburu hau egin ahal izan dugulako: umeek egindako umeentzako liburua, hitzBATU 2013 izenburukoa.

QR_hitzBATU2013Hemen daukazue liburu hau ikusteko link-a eta QR kodea:

 

hitzBATU 2013

 

 

 

 

2013-ko maiatzaren 10 11:05 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+