Kalabaza Festa!!!!

Urriak 10, arratsaldeko 8:00ak dira Bilboko San Francisco kaleko La Viña tabernan. Tantaka ipuinen lagunak agertzen hasi dira, irribarrea piztuta, jakin-mina begietan. Kalabaza Festara etorri dira zehazki jakin gabe zertara datozen. Badakite, gonbidapenean horrela azalduta, jai giroa izango dela, pintxo goxoak eta edari freskagarriak. Ipuinik bai?

Zergatik, bada, Kalabaza Festa hau? Ba, kalabaza, Alabazaneko gure logoa delako, eta festa, ba kalabaza garaian gaudelako, gaur gaur delako… eta hori guzti hori ospatu egin behar delako!!! Arrazoiak beti soberan daude lagunen arteko bilera egiteko. Honegatik, Kalabaza Festa hau urtero ospatu nahi dugu, ipuinzaleak batu, elkar ikusi eta kalakan aritzeko aitsaki ezin hobea sortu nahi dugulako. Denoi gustatzen baitzaigu lagunartean mintzatzea, berba egitea, elkarrekin egotea...

Alabazenekooi, horretaz aparte, asko asko gustatzen zaizkigu ere kalabazak , Cucurbita jeneroko landare hauek ,cucurbitáceen sendikoak; 20 bat espezie onartuta egon arren, 120 baino gehiago daude jasota.,Ayote, zapallo, calabacin edota auyama izenak ere hartu izan ditu gure artean kalabaza deitzen dugun honek. Ortuen aniztasuna eta Curcubitaren espezien artean hibridatzeko erraztasunak nahasketa handia bideratzen du bere izendegian; hala ere, den-denak, bakoitza bere estiloan, goxo baino goxoak dira.

Jakingo duzuenez, kalabazak gurekin egon izan dira aspaldiko garaietatik: aztarna arkeologikoei esker badakigu Mesoamerikan sortu zirela historiaren hasieran; guk imajinatzen ditugu gure arbasoak, sutondoan bilduta eta kalabazatik edaten, elkarri istorioak kontatzen zizkioten bitartean... Geroago, XVI.etik aurrera, kalabaza Europa, Asia eta Afrikaraino heldu zitzaigun. Baina gure bizitzan ere beti egon izan dira gure ondoan: ... umetan nori ez diote , bada, kalabazarik eman ikasturtearen bukaeran, edo gaztaroan bestelako kalabazen bat maitasunean??

Baina gaur egun, eta bereziki, urtaro honetan, kalabaza aipatzean, bururatzen zaigun lehena Halloween-eko kalabaza hori izaten da: irribarre maltzurrekoa, kriston roilo txarra ematen duena! .. (bide batez aipatu, adin guztietarako Beldurrezko Ipuin-saio oso ikaragarriak prestatuta dauzkagula). Amerikako ohitura/moda hau alde batera utzita, geuk bestelako kalabaza berreskuratu eta zabaldu nahi dugu: hemengoa dena, Alabazanekoa, eusko-labelduna, sustantziaduna eta on ona, ez bakarrik elikatzen duelako, baita istorioak eta ipuin freskagarriak gordetzeko ontzi gisa ere erabili daitekeelako, horrela, neguko gau hots eta luzeetan, bertatik ipuinak atera eta elkarbanatu ahal izateko.

Badakigu bidea luzea izango dela, ezin baitugu amerikarren baliabideen kontra lehian egin baina, tipi-tapa Kalabazaren bidea egingo dugu. Honegatik aurton zabaldu berri dugu Kalabaza Gazeta, berrien boletina-newsletter-emailkaria, zeinetan kontatuko dugun kalabaza abentura desberdinen berriak, gureak eta ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelakoak ere, liburuen gomendioak .... eta , orokorrean, interesgarri iruditzen zaizkigun kalabaza hazi desberdinak, gaur egun kalabaza ere Interneteko Sarean egon behar delako.

Denok dakigu, jakin ere, aldaketak oinarritik hasi egin behar direla; honegatik, txiki eta gazteentzako Sormen-Guneak ere prestatu ditugu, beraiek ere kutsatu nahi ditugulako gure ipuin eta kalabaza zaletasunarekin. Honegatik ere, eta lehen bait lehen hastea hobea delako, Begok prestatu berri du 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzako saio berezi eta oso ukigarria “Egunik garrantzitsuena” izenburukoa.

Eta amaitzeko, aurton ikasturtea amaitu nahi dugu Bilboko estiloko ahozkotasuna sustatzeko jaialdi erraldoiarekin: Bilbao Denon Ahotan - Bilbao Se Cuenta - Bilbao Storytelling izendatu duguna; jadanik iaz hasi ginen lurra prestatzen eta aurten lortuko dugu Ahozko Hitzaren Jaialdi honekin Bilbori buruzko istorioak sortu, zabaldu eta elkarbanatu gure ipuin-kalabaza-zaletasuna are gehiago zabaltzeko.

Guzti honegatik gure kopak altxatu , irribarrea eta begiak piztu eta topa egin genuen

 

Osasuna eta kalabazak!


Geroago heldu ziren ipuinak, nola ez! Eta Alabazanekoak oso “kalabaza” aparteko eta desberdinak garenez, bakoitzak bere estilokoaz istorioa kontatu genituen:

Pedrok kontatu zigun gazteleraz zeintzuk izan daitekeen Halloween-eko kalabazen eragina sexu harremanetan, Begok baieztatu zigun euskaraz, zein hurbil dauden errealitatea eta fantasia, nahiz eta batzuk (txiki zein handik)batzuetan ikusi nahi ez, eta, amaitzek Joaquinek , ingeleraz, Pablo Alboren “La Sopa quema” liburuaz jolastu zuen denok saltsan sartu gintuela ere, elkarrekin ondo pasatzeko.

Laburbilduz, oso gustuko tartea eman genuen ipuin-munduko lagunekin batera. Azkenean eguraldia ez genuen gure alde izan eta espero genuen baino lagun gutxiago hurbildu ziren pintxoak, edaria eta ipuinak dastatzeko gure gonbitera.

Hurrengo urtean gehiago, baina hobetzea zaila izango da.

 

...…. ETA HALA BAZAN, ALA EZ BAZAN, SAR DADILA AURTEN GURE KALABAZAN!!!

 

 

2013-ko urriaren 14 13:10 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+