Istorio BIziak- Cuentos EncadenaDOS Bilboko 2. Barrutian

Istorio Bizi Biziak 

Ofiziala da! Istorio BIziak - Cuentos EncadenaDOS jardunaldia martxan dago. Buelta, jiribuelta eta hainbat dei eta gero, azkenean eta zorionean hasi zaizkigu istorio eta ahozkotasunari buruzko bi aste hauek, Bilboko Udalarentzat antolatu ditugunak eta urtero , otsaila partean, bueltatzeko ametsaz sortu dena.

Egitaraua begiratu eta seguru seguru seguru zure intereseko zerbait aurkituko duzula! Anima zaitezte Istorioak BIzitzera!

Parte hartzaileak

Sekulako kuadrilla bildu dugu, etxe bakoitzetik onena. Hemen daukazue guztion aurkezpena, baina hobeto ezagutu nahi bagaituzue zatozte zuzenean egitera.

Gogoratzen dut...

Zuen auzoei buruzko oroimenen bat berreskuratzera gonbidatzen zaituztegu eta momentu hori argazki elegante batean betirako uztera, gure Bilboko erara, hemengook ez garelako Hollywoodekoak baino gutxiago. Zurbaranbarriko eta Castañoseko Udaltegietan izango gara, argazki-makina eskuetan eta belarriak erne zuen zain. Argazki polit hauek Udalaren Kultura Barrutik facebook-era igoko ditugu.

2014-ko otsailaren 5 16:02 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+