Prentsaurrearen aurrean

Hau bai dela primeraplanako jaialdia!!!  Prentsarrekoa eta guzti izan dugu aurkezteko!!

Hemen gaude Justo Ezenarrorekin, Bilboko Udalaren Kultur programazioko zuzendariordea, gure zeremonia-maisu izan dena, edo hobe esanda, prentsaurre-maisu.

 

Aurkezpena borobiltzeko, "periodista" hitzaren Pz hasitako hitzez (periodo, piedra, pensamiento, péndulo, persona...) istorio bat asmatu dugu martxan, erdi surreaklista erdi erromantiko erdi humoretsua atera zaiguna.

Hona hemen prentsarrekoa oso osorik, badaezpada.

 

KULTURA ETA HEZKUNTZA SAILAK “Istorio BIziak” JARRIKO DU MARTXAN, AHOZKO NARRAZIOAREN INGURUKO KULTUR PROGRAMA BERRIA, 2. BARRUTIRA ZUZENDUA

 

Guztira, 24 jarduera burutuko dira otsailaren 10etik 23ra Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan eta Barrutiko beste gune batzuetan.

 

Programaren barruan, beste batzuen artean, umeentzako ipuin kontalariak, helduentzako ipuin erotikoak, hitzaldiak, tailerrak, “ipuin poteoak”, Funikularrean egingo diren saioak eta amaiera ekitaldia izango ditugu

 

Bertako narratzaileen eta adituen partaidetzarekin batera, nazioartekoek ere hartuko dute parte, Yoshi Hioki japoniarrak eta José Campanari argentinarrak, besteak beste

 

Programak, Udaleko beste sail eta baliabide batzuen eta Barrutiko beste eragile batzuen laguntza ere badu

 

 

Bilbon, 2014ko otsailaren 5ean.- Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, barruti bakoitzean erreferentziazko programa bat aurrera eramateko helburuarekin jarraituz, “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” egitaraua jarri du martxan 2. barrutian. Ahozko narrazioaren inguruko ekimena da, baina bere bokazioa beste formatu batzuk lantzea ere bada, idatzizko narrazioa, komikiaren eta ikus-entzunezkoaren mundua, bertsolaritza…

Guztira, 24 jarduera burutuko dira otsailaren 10etik 23ra Castañoseko eta Zurbaranbarriko Udaltegietan eta Barrutiko beste leku batzuetan.

Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS”, jarraipena izateko bokazioz sortzen da, eta urtero gai edo ardatz nagusi bat izango du. Horrela, aurten, “2. barrutia kontu kontari” goiburua duen egitaraua, auzo horietako istorioetan edo oroitzapenetan zentratuko da.

Lehenengo edizio honetan –eta hurrengoetan– Kultura eta Hezkuntza Sailak udaleko beste sail edo ekipamendu batzuen laguntza izango du. Horien artean daude Kideguneak, Gaztegunea, Liburutegia, Funikularra; eta Barrutiko Jubilatuen eta Dendarien elkarteak.

 

Egitaraua

Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS” ez da aisiarako jarduera gisa soilik aurkezten, adin talde guztiei zuzendutako prestakuntza eta sorkuntza ekimen gisa baizik, euskaraz eta gaztelaniaz egingo diren jarduerekin. Horretarako, oso estilo eta teknika anitzetako narratzaileak egongo dira, horietako batzuk nazioarte mailakoak, Bartzelonan bizi den eta bere kontakizunak gaztelaniaz, japonieraz eta euskaraz eskaintzen dituen Yoshi Hioki japoniarra, eta José Campanari antzezle, antzerki zuzendari, egile eta istorio kontatzaile argentinarra, nazio zein nazioarte mailako erreferentea ahozko narratzaile gisa zein narratzaileen prestataile gisa. Horrez gain, bertsolari ezagunak ere egongo dira.

Aurreikusitako jardueretako bat “Ipuin poteoa” da, jai giroan ospatuko den proposamen berritzailea. Horrela, ipuinen eta bertsoen bitartez, oso ohikoak ez diren lekuetara eta ikus-entzuleengana hurbilduko da ahozkotasuna, oraingo honetan Iturriondo plazara eta Funikularraren plazara.

Funikularrean bertan saioak egongo dira otsailaren 16an eta 23an, domekaz, eta saio horietan, oso ondo ezagutu daitezkeen arren oso gutxi ezagutzen diren lekuek ezkutatzen dutena ikusteko aukera izango dugu. Horien artean daude aipatutako ondare elementu berezi hori eta bere ingurunea.

Halaber, egitarauak, familia osoari eta neska-mutilei zuzendutako ipuin kontalariak eta helduentzako ipuin erotikoak eta hitzaldiak, hezitzaileentzako tailerrak, helduei eta gainerako guztiei zuzendutako ahozko narrazio ikuskizunak eta ingelesez eskainiko diren umeentzako ipuin saioak ere jasotzen ditu.

 

Aurretiko jarduerak

Programaren aurretik hainbat jarduera egin da barrutian. Horrela, alde batetik, urtarrilaren 24an, 25ean eta 31n eta otsailaren 1ean, 7an eta 8an, 2. Barrutiko Kideguneeetan eta Moraza plazako Gaztegunean parte hartu duten neska-mutilek, “Sor ditzagun Istorio BIziak” ekimenean hartu dute parte. Tailer berritzaile horretan gazteek istorioak sortu dituzte talde lanean, pertsonaiei bizia emanez eta auzoan kokatuz. Horrez gain, Uribarriko Gaztegunearen kasuan, bertako gazteek komiki formatua duten istorioa ari dira garatzen, eurak egina eta diseinatua. Sorkuntza gune horren emaitza gisa, istorio horiek eta bere irudiak eta komikia jasoko dituen liburua argitaratuko da. Argitalpen horren bertsio digitala eta paperezkoa Istorio BIziak ekimenaren Amaiera Ekitaldian aurkeztuko dira, otsailaren 22an, zapatuan, Castañoseko Udaltegian.

Beste alde batetik, urtarrilaren 28an, 29an eta 30ean Zurbaranbarriko Udaltegian eta otsailaren 4an, 5ean eta 6an Castañosekoan egin zen “Gogoratzen dut…” ekimenaren helburua, auzoarekin erlazionatutako oroitzapenak berreskuratzea izan da.

 

2014-ko otsailaren 5 16:02 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+