hitzBATU 2014

Iazko libuaren aurkezpena

Beste urte batez eta Barakaldoko Udalak antolaturiko hitzBATU egitarauaren barruan, udalherri honetako eskolaz eskola ibili izan gara Lehen Hezkuntzako neska-mutilen irudimena ziztatzen denon artean ipuin bat sortzeko, irudiekin eta guzti. Aurton 13 ikastetxe desberdinetako 23 taldek hartu dute parte, eta ez da gutxi.

Ordu eta erdiko hiru saioetan ipuin herrikoiez hitz egin eta gero, beraien laguntzaz eta talde-lanean ipuin bat sortzen joan gara, gure ideiak azalduz, proposamenak defendatuz, bozkatuz,... eta, azken batean, taldean lan egiten ondorioa denona izateko.

Orain, eginbeharra beteta, istorioak sortuta eta irudiak koloreztatuta, “pilota” diseinatzailearen eskuetan dago, honek , iaz bezala, material guzti hau polito jarri eta liburu digital ederra osatuko duelako. Plazaratzen dutenean jakinaraziko dizuegu.

Honen aurkezpenerako, aurreko urteetan bezala, parte hartu duten gaztetxoekin bilduko gara beren ipuina nola geratu den ikusteaz gain, ikus dezaten handiago den zerbaiten parte izan direla, hau da, ipuin askoz osaturiko liburu ederraren sortzaileak izan direla, bertako istorioak beraiek sortu dituzten neska-mutilak bezain soro eta miragarriak direlarik.

Hemen duzuen iazko liburua ikusteko lotura:

hitzbatu2013

2014-ko martzoaren 24 11:03 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+