Kalabaza Gazeta: Apirila, ipuin mila

Agur negua, kaixo udaberria!!

Jadanik iritsi da udaberria eta ia ia ez gara konturatu. Hilabete nahiko lanpetuta izan dugu Istorio BIziak eta hitzBATU-ren azken eginbeharrak betetzen.

Bilboko Udalaren Kultur Sailak antolaturiko ipuin eta istorioen inguruan jaialdiaren lehen edizioa primeran atera da. Hemen dauzkazue Platanoboligrafo-ko lagunek bildu zituzten argazkiak eta baita aurtengo laburpen-bideoa ere. Iradokizun edo aholkuren bat badaukazue, jakinaraztea eskertzen dizuegu hurrengo edizioetan hobetu ahal izateko.

Eta Barakaldoko Udalak antolaturiko hitzBATU egitaraua primerakoa izan da ere. Aurton 13 ikastetxe desberdinetako 23 taldek hartu dute parte, eta ez da gutxi. Orain, eginbeharra beteta, istorioak sortuta eta irudiak koloreztatuta, “pilota” diseinatzailearen eskuetan dago, honek, iaz bezala, material guzti hau polito jarri eta liburu digital ederra osatuko duelako. Plazaratzen dutenean jakinaraziko dizuegu. Hemen duzue iazko liburua ikusteko lotura.

Gainera, hilabete honetan gure apalategian "Osaba Otso", Liburuaren Hilabeterako saio bereziak Bego eta Pedro-ren esku, Munduko Kontu Kontariak Jaialdia eta gehiago.

Osorik irakurri nahi baduzu, hemen tikatu, eta berri guzti hauek zure helbidera zuzenean heltzea nahi baduzu, utziguzu zure helbidea hemen.

2014-ko apirilaren 9 12:04 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+