Amatxo harro baten liburu-semea: "Bereterretxeren Noblezia"

Gaur bertan jaso dut “Bereterretxeren Noblezia” liburuaren azken aleak, neuk argitaratuta daudenak eta oso harro naukatenak.

Bertan kontatzen dudan istorioak nire buruaren lau aldez hitz egiten du: nire ipuin-kontalari-aldea lehen zutabean agertzen den testuan agertzen da, XVI. Mendeko Zuberoako balada honen bertsoetan arnasa hartu duena, bestalde, nire alde abeslaria aurreko testuaren ondoan dagoen baladaren bertsoetan agertzen da, etengabe buruan jira eta bira dauzkadanak; hirugarrenez, nire barneko margolaria ere agertzen da bertan azaltzen diren irudi ederretan, hauek ere “Bereterretxeren Kanthoria” izenburuko ahozko-narrazio saioan ere erabiltzen ditudanak baina bere power-point bertsioan, eta, amaitzeko, nire ikertzaile aldea liburuaren azken zatian dauden gehigarriez azaltzen dudalako kontatutako istorioa hobeto ulertzekoak bere marko historiko eta linguistikoaren zenbait puntu azalduz.

Liburua oso osorik euskaraz dago idatzita baina gaztelerarako itzulpena martxan ago.

Jakin mina piztu bazaizue, hementxe ikusi ahal duzue adibide txiki bat baina, amatxo harroa naizen aldetik esan behar dizuet paperen eta eskuartean izanda, askoz hobea dela!!

 

2014-ko urriaren 21 15:10 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+