Beldurrezko ipuinak, beldurra emateko edo kentzeko segun-eta

Betidanik Ipuinak balio izan du gure beldurrak ulertzen laguntzeko, erlatibizatzeko, beldurra normalizatzeko, eta beldur batzuk fantasiak eragindakoak direla ikasteko, ez direla errealak.

Juan Carlos Alonso psikoloaren hitzetan, frogatuta dago oso ondorio positiboak dituztela txiki eta ez hain txikiengan, baina batez ere, intrigak ematen duen plazeragatik soilik, merezi du beldurrezko ipuinak elkarbanatzea.

Deskargatu pdf-n: Euskeraz edo Gazteleraz

4 - 7 urte bitarteko umeentzat

"Beldurrarekin jolasean"

"Beldurrari beldurrik ez"

Saio hauetako ipuinak beldurrezkoak baino beldurrari buruzkoak izango dira. Ez dira beldurra ematekoak beldurrak kentzekoak baizik, ipuin hauetan ikusiko ditugulako beldurrei aurre egiteko modu desberdinak. Denok garelako zerbaiten beldur, normala da. Garrantzitsuena beldur hauei kontra egiten jakitea da, gure barneko munstro eta sorginen kontra borroka egiteko bide egokiak izatea. Eta izutzen gaituenaren kontrako errekurtsorik onena, ezbairik gabe, irudimena da.

 

8 - 12 bitarteko neska-mutilentzat

ITZAL-ITZELAK "Johnny Cold Feet"   "Ausartientzako ipuinak"

Heldu da denarekin ausartzen direnen ordua, atzerapausoak indarra hartzeko besterik hartzen ez dituzten horiena, mountruo, sorgin, espiritu maltzur edota asmo txarrez gurutzatzen zaien edozeini aurre egitekoa. Ez uste zurekin ez garela ari, ausartia izateko behar den bakarra beldurrari begietara zuzenean begiratzea eta irudimenaren indarraz suntsitzea delako. Eta zeuk , jadanik, fantasiaz beteta zaude.

 

Nerabeentzat

"Denborarik gabeko Ordua"   "Ikara-kondairak"

Kondaira eta istorio arduragarri eta ilun hauek, toki eta gertakizun ezezagunez hitz egiten digutenak, maila berean erakargarriak eta beldurgarriak ere gertatzen zaizkigu. Baina ezagutzen ez dugun ezkutuko hau ez da uste dugun bezain urrun egoten, eta honek askoz izugarri eta ikaragarriago bihurtzen du...

Saio hauetako istorioek laguntasuna areagotzen eta estutzen dute, behar beharrezkoa izango bait dugu beso
bat eusteko. Aholkatzen dugu atzazkalak ondo ebakita eramatea istripurik ez izateko.

 

 

Helduentzat

"Ipuin Ilunak"

Beldurrari beldurrik izan gabe, tonu eta kolore iluneko ipuinetan murgiltzen hasiko gara hitzek buru barruan sortzen dizkiguten irudien esku "gero ta barrurago, gero ta hotzago, gero ta isilago..."; saioak aurrera egin ahala eta umorearen poderioz, istorioen tonua pixka batean argituko zaigu eta ikusiko ditugun irudiek irribarreak ere irudikatuko dizkigute (irri urduriak agian?). Ahal dela, lagun on batekin etorri. Etxerako bidea iluna da.

Behar teknikoak: Iluntzeko aukera ematen duen tokia behar da, narratzailearen gainean, besterik ez, argitasuna jarri ahal izateko. Power Point-en proiekzioak egiten direnez,ezinbestekoa da
proiektatzeko kanoia eta pantaila egotea. Soinu ekipoa eta honetaz arduratzeko teknikoa ere behar da.

 

"Cuentos Mortales"

Heriotza, modu askotara izendatu izan dena, batzuek mirestu, beste batzuk ikaratzen dituena, askotarako izendatuezina den hori. Baina benetan, zer dakigu berari buruz? liluratzen gaitu,
agian, aberats ala txiro, eder zein itsusi, azkar ala inozoen arteko desberdinketarik ez duelako egiten, “Berdintzailea” esaten bait diote. Baina, zergatik egiten du egiten duena? zerk bultzatuta? Bere ondoan ibili ahalko gara zenbait ipuinen zehar eta,beharbada, asma genezake egitan nor den Bera... ala ez.

 

 

"Azken bisitaria"

Gustatu ala ez, denoi etorriko zaigu azken bisitaria den Heriotza, gure artean hain beldurgarria dena. Baina ez gara zertan beldurtu behar: ipuinek eskaintzen digute pertsonaia hau ezagutu, onartu eta engainatzeko ere hainbat bide.
Saio honetan ikusiko dugu gurekin uste baino antz handiagoa duela, azken batean, gure parte ere badelako.

 

2015-ko urriaren 13 11:10 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+