GURE APALATEGIAN "El Regreso y otras historias para no dormir"

ibanez_serrador_2.jpg

Gogoratzen telebista txuri-beltzean ikusten zenean eta bi kanal baino ez zeukanean ????

 

Ba garai hartara eramaten nau azken bolada honetan berrirakurtzen ari naizen liburuak: “El Regreso y otras historias para no dormir”  Narciso Ibáñez Serrador-ena, Chicho lagunentzat.

 

Irakurtzean sentsasoi berezia izaten dut aspaldiko irudiak heltzen zaizkidalako eta gogoratzen dut telebistan ikusi nituela gurasoen etxean, anai-arrebek inguratuta, gauez, ilunpean… eta beldurraren zirrara goxo hori nire tripetan. Suposatzen dut gero ezin loak hartu ibiliko nintzela baina hori iada ez dut gogoratzen.

Istorio hauek ipuinen borobiltasun eta laburtasuna daukate, tokiak, giroa eta pertsonaiak primeran deskribatzen duen estilo arina, bete-betean murgiltzen zaituena.

Nahiz eta urte batzuk izan iada, interesa oso ondo mantentzen du oraindik.

 

Gaua heltzeko irrikitan nago pixkat gehiago irakurtzeko… eta gero ondo ondo lo egiteko!!

 

Hemen duzue “Compañía de variedades” ipuinaren telebista-bertsioa. Zuen erabaki lehenengo ikusi nahi duzuen eta gero irakurri ala aldrebes. Gustuak gustu...

http://www.rtve.es/alacarta/videos/historias-para-no-dormir/historias-para-no-dormir-freddy/3138190/

 

2018-ko irailaren 28 08:09 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+