Jo ta ke argitaratu arte !

Ikasturte honetan idatzi eta idatzi ibili gara edo, hobe esanda, idazten laguntzen, gure istoriak taldean sortzeko gure tailerrarekin. Errekalden, Bilboko 2. Barrutian, Barakaldon, Gurutzetan eta baita Basaurin ere izan gara.

Aurten lehenengoz Errekaldeko Gabriel Aresti eskola publikoan izan gara. Gazteleku Komunitate-garapenerako Elkartearen esku eta ikastetxe honekin elkarlanean, Ipuin Haziak bideratu genuen Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleekin batera. Apirilaren 21ean, azkenean eta Liburuaren Egunarekin ia ia lotuta, plazaratu genuen liburu eder eta potolotxu hau eta bere autoreei banatu genien irribarre eta txaloen artean. Berriro ere oso oso polita izan zen guretzat neska-mutilen aurpegiak ikustea lehenengoz berea den liburua hartu eta irekitzen zutenean.

Bilboko Udalaren Kultur Arloko Istorio BIziak egitarauaren barruan eta bere bigarren edizioan, Sor Ditzagun Istorio BIziak liburua argitaratu zen, Uribarri, Epalza Alarguna, Zurbaran eta Zurbaranbarri ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako umeekin egindako lanaren ondorioz.

Euskerazko sei ipuin txoro eta dibertigarri izan dira guztira. Irakurri nahi baduzue, Bilboko edozein udal liburutegitan aurkitu ahalko duzue.

Barakaldoko Udalak antolaturiko hitzBATU proiektuaren barruan, eta bederatzigarren urteaz jadanik, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleekin izan ginen ipuinak asmatzen.

Aurten gure errekord-a gainditu dugu, Barakaldo eta Gururtzetako 26 talderekin izan baikara.

Oraindik ez daukagu ondorioz argitaratzen den liburu digitala baina hemen duzue iazkoa. Laster ospatuko ditugu hura aurkezteko galak eta orduan erakutsiko dizuegu. Gala hauetara parte hartu duten txiki eta nagusi guztiak joango dira, gutira 534 neska-mutil gehi beren irakasleak; ez da gutxi!

Amaitzeko, Aste santuko oporretan, Pazko astean hain zuzen ere, Basauriko Ibaigane Udal Liburutegiak eskatu zigun 8-15 urte bitarteko pertsonak laguntzea ipuin herrikoietan oinarritutako istorioak sortzeko. Oraindik e dugu aurkeztu basauri Kontuka, sormen-egun hauen fruitua den liburua; datorren maiatzaren 8an izango da, arratsaldeko 19:00etan liburutegian bertan. Gonbidatuta zaudete liburu hau zuzenean ezagutu eta ukitzera.

2015-ko maiatzaren 6 12:05 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+