Begok plazaratzen du bere Verkami proiektua "Bereterretxeren Noblezia"

banner_verkami.png

Bereterretxe Verkamin

Erdi Aroko banderizoen arteko borrokei buruzko "Bereterretxeren Noblezia /La Nobleza de Bereterretxe" irudidun liburuaren argitalpena

Anima zaitez nire mezenas-laguntzailea izatera !!!

Gaur Verkami plataforman zabaldu nahi dudan nire crowfoundig proiektua zabaltzen hasi naiz.

 

XV. mendeko "Bereterretxeren Kanthoria" balada ezagunean oinarria eta arnasa hartzen duen "Bereterretxeren Noblezia" liburua berrikusi, gaztelerarako itzulpena egin eta berrargitalpena bideratu nahi dudala, eta nahiko nuke bai paperean eta baita formatu digitalean ere argitaratzea.

 

Ah, baina liburu hau aurretik zegoen?

Bai eta ez, 40 aleko inpresio-froga egin nuen duela 4 urte eta orain formatu duin batean argitaratzeko azken bultzada eman nahi diot, zure laguntzaz.

 

Ea ba, kontadazu… Zertan datza?

 

Dakizunez, urteak dira ahalegin handiz euskal kulturaren sustraiak berreskuratzeko lan handia egiten ari dela, beraien arteko batzuk oraindik gaur egun hunkitzen gaituzten aspaldiko abesti eta baladetan daudela.

Ez dugu ahaztu behar mendetan euskal kultura ahozkoa izan zela, idatzia zian baino lehen.

 

Nik ere, urtetan ipuinak han-hemen kontatzen ibili eta gero, sentitu nuen Zuberoatik heltzen zaigun "Bereterretxeren kanthoria" baladak kontatzen digun istoria zabaltzeko gogoa eta, honela, 2008an estreinatu nuen BilboRock-en izenburu bereko helduentzako aho-narrazio saioa... eta hau da argitaratzeko proposatzen dizudan liburuaren oinarria.

 

Saioak joan, saioak etorri, paperean islatu nahi izan nuen saio honetan ahoz kontatzen eta kantatzen nuena, eta 2014an nire kabuz kopuru oso txikia inprimatu nuen arte.

 

Orain crowfoundig-ak ematen digun aukera aprobetxatu nahi dut nire ilusioa betetzeko: "Bereterretxeren noblezia" liburua euskaraz eta gazteleraz argitaratuta ikustea eta merezi duen bezala zabaltzea hainbeste hunkitzen nauen istorioa ezagutarazteko.

 

Eta zergatik iruditzen zaizu hain interesgarri balada hau?

 

Ba uste dudalako bere musika nahiko ezaguna izan arren, kontatzen duen istorioa nahiko ezezaguna dela eta ezagutzea merezi duela; hori bai, liburuan balada honen nire neure interpretazioa egiten dut, bere estiloagatik eta hain antzinakoa izanda, azaldu gabeko tarte asko daukalako, nik neure modura bete ditudanak.

 

 

Balada honek XV. Mendeko Zuberoa aldeko lurraldeetara eramaten gaitu. Bere bertsoak mendetan ahoz aho transmititu izan dira eta gaur egun Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ganbara, Kanthoria eta Kalakan bezalako kantari famatuen ahotsetan ere.

 

Euskal Herriko Erdi Aroaren amaiera aldean eman ziren Banderizoen arteko gudez kontatzen digu, zintzotasun handiko gizonez, nobleziarik gabeko nobleez, seme hilengatik negar egiten duten amez, justiziaren beharraz eta baita borroken injustiziaz ere...

 

Itxura ona dauka, eta nolakoa izango da liburu hau?

 

Liburua lau zutabetan gorpuztu dut, nire lau "aurpegi" desberdin adierazten dituztenak :

 

Nire ipuin-kontalariaren aldea lehen zutabeko testuan agertzen da, XV. Mendeko Zuberoako balada honen bertsoetan arnasa hartuta, nire buruan lotu dudan istorioa kontatzen.

 

Bigarrenez, nire alde abeslaria aurreko testuaren ondoan dagoen baladaren bertsoetan agertzen da, etengabe buruan jira eta bira dauzkadanak eta ahozko saioan jendearekin batera abesten ditudanak, gitarraz lagunduta.

Liburuaren hasieran, oinarri hartu ditudan bertso idatziekin batera, nire abestiaren grabaziorako lotura ere jarri dut irakurri eta entzun ahal izateko.

 

Hirugarrenez, nire barneko margolaria ere agertzen da bertan azaltzen diren irudietan, aspaldiko “itsuen muralen” modura istorioa atontzen dutenak.

 

 

Laugarrenez, euskara maite duen ikertzaileren aldea ere agertzen da liburuaren azken zatian dauden gehigarrietan, kontatutako istorioa hobeto ulertzeko bere marko historiko eta linguistikoaren zenbait puntu azaltzen saiatu naizelako.

 

 

Bi liburu izango dira, bat guztiz euskeraz eta beste gaztelerarako itzulpenekin, bai bertsoetan, bai narrazioan ere.

 

 

 

2018-ko azaroaren 8 11:11 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+