hitzBATU 2016

Hamargarren urteaz iada Barakaldo eta Gurutzetako Ikastetxez ikastetxe ibili izan gara Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska mutilekin batera erdi herrikoiak erdi modernoak diren ipuinak sortzen hitzBATU egitarauaren barruan,  Barakaldo Udaleko Umeen Laborategiak antolatua.
 
Aurton, denon pozerako, berreskuratu ahal izan da paperezko liburuaren formatoa, liburu digitala modernoago eta nahiduzunguztia delako, bai, baina paperezko orrialdeen  xarma, bere usaina irekitzean eta bertan zure izena eta irudiak argitaratuta ikustea, hori gozada hutsa da.
 
Liburu hauek banatzen gozatuko dugu apirilean zehar ospatuko ditugun bi saio berezietan, eta horretarako bertaratzen diren egileekin eta beraiek sortu dituzten ipuinekin ere jolastuko dugu elkarrekin ondo baino hobeto pasatzeko.
 
Eta aurtengo "gozada" eskuen artean ziatera itxaroten dugun bitartean, hemen daukazue aurreko urteetan argitaratutako zenbait liburu.
 
 
hitzbatu_2015
 
 
 
 
 
 

2016-ko apirilaren 5 12:04 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+