hitzBATU 2017 datoooorrr !!!

hitzbatu_reducida.jpg

Ba bai, aurten ere Barakaldo eta Gurutzetako eskolaz eskola ibiliko gara LHko 4.mailako neska-mutilekin batera ipuinak elkarrekin sortzen eta irudikatzen hitzBATU izeneko proiektuaren barruan. Barakaldoko Umeen Laborategiak antolatuta dago eta hamaikagarren urtea izango da jada, proiektu honen ardura eman zigutenetik , hamaika!!! 
 
Denbora eta eskarmentuaren laguntzaz lortu dugu apurka apurka ipuinak taldean sortzeko tailer hau borobildu eta fintzea.
 
Oso gustura gaude tailerraren planteamenduarekin eta are gusturago neska-mutilen aurpegiak ikusten ditugunean azkenean argitaratzen den ipuin-liburua ikustean.
 
Oraindik denbora falta da horretarako.
 
Aurretik urtarrila, otsaila eta martxoa ere emango dugu, esan bezala, eskolaz eskola ipuinak-sortzera ziztatzen eta ondo pasatzen Barakaldo eta Gurutzetako 17 eskoletan. Zeintzuetan? ba Alazne, Arteagabeita, Bagatza, Gurutzeta, Ibaibe, la Inmaculada, Juan Ramon Jimenez,Larrea, la Milagrosa, Mukusuluba, Munoa, Nuestra Sra del Rosario, San Juan Bosco, San Paulino de Nola, San Vicente Paul eta Zuazo.
 
Eta ez da gutxi!!
 

2017-ko urtarrilaren 17 16:01 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+