Bilbotik Gandioleraino poz-pozik saskia ipuinez beteta!

1-1.jpg

Horren pozik noa Senegaleko Gandiolerantza, hain handia den Africa eder eta ezezagunean!
 
Bidaia hau  "Comunicación y cultura para el empoderamiento de las mujeres y los jóvenes a través del Centro Cultural Aminata Gandiol. Fase II " proiektuaren barruan kokatzen da , Hahatay Elkarteak antolatuta, KCD ONG-aren laguntzaz eta Bilboko Udalaren diru-laguntzazl.
 
Aminata  Kultur Etxeko lagunek gonbidatu gaituzte Ipuinen Munduan hartu dugun eskarmentua proiektu eder hau bizirik mantentzen duten guztiekin  elkarbanatzera.
 
Munduko herrialde desberdinetako narratzaileon bilera honen helburua ipuinen kontaketaren inguruko informazioa elkarbanatzea izango da, teknikan, lan-estiloak eta, zergatik ez! sekretuak ere.
 
Zortzi egun trinko hauetan talde desberdinetako kideentzako formakuntza-tailerrak emango ditugu, ipuin-saioak eta baita hitzen maisuak diren griottekiko jardunaldia, Senegaleko Lagun eta narratzaileen Ekaltearekin ( COCON), Zoumba Sow kontalari handia guidaria izango duguna.
 
Irekia noa, inongo espektatibarik gabe, begiak zabal-zabalik, abentura hau bizitzeko irrikitan; argi baino argiago daukadana zera da: erakutsi ahal dudana baino askoz askoz gehiago jaso egingo dudala!
 
Ezin itzxaron ! Maleta iada prest dauka!!!!

2019-ko azaroaren 6 09:11 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+