AMINATA Ipuin- jaialdia-MUNDUA ALDATZEKO IPUINAK

Aurtengo irailaren 23 eta 24an Ipuinen Magiaz Mundua Aldatzera gonbidatzen zaitugu.

Hainbat herrialdetatik heldutako kontalariok gure istorioak elkarbanatzeko prest gaude Nerea Perez de arrospideren sugarra bizirik mantentzeko asmoz, hain distiratsua dena gu ere piztu egin gaituela.

Gure helburua Senegaleko Aminata Kultur Etxearen eraikuntza amaitzeko behar den dirua biltzea da.

Honetarako Bilbon ipuinak kontatuko diegu bere burua, belarriak eta bihotzak zabal-zabalik etortzen diren pertsona guztiei, irailaren 23-24ko asteburuan zehar izango diren saioetan.

Ziur gaude lortuko dugula, eta horretarako zure laguntza ere behar beharrezkoa dugu.

Bazatoz?

Hemen duzue esku-orria izango diren ekintza guztiekin, adin-tarteak, hizkuntzak... eta baita parte hartuko dugun narratzaileok ere. Seguro zure intereseko zerbait aurkitzen duzula.

JAIALDIAREN BIDEOA

https://drive.google.com/a/alabazan.net/file/d/0ByNwk_3ufy6sNTI1Rk5HLWtVNkpQOEZqa2Rmbnc0MFdqS0dn/view?usp=sharing

Bego Alabazanek bi saioetan hartuko du parte:

-larunbat gauez, 20:00etatik 22:330etara Bilboko Biba! Kulturan, Erronda kalean, helduentzako ipuinak euskeraz kontatzen beste bost kontalariekin batera

-igande goizez haurrentzako bere "Egunik Garrantzitsuena" saioarekin, 11:15etan gazteleraz eta 12:15etan euskeraz.

OHARRA saio honetara etortzeko izena ematea beharrezkoa da 637302007 edota bego@alabazan.net-era idatziz.

Joaquín Pontek parte hartuko du larunbateko saioan, hilak 23, beste kontalariekin batera Indautxuko El Carmen parrokiaren aretoan, heldunetzako saioan, gaueko 20:00etatik 22:300 etara.

2017-ko irailaren 17 14:09 orduetanBego

Itzuli

  • Jarraitu

Google+