GURE APALATEGIAN - "Tened miedo... mucho miedo El libro de las leyendas urbanas de terror" (Jan Harold Brunvand)

Tened miedo... mucho miedo

Uste dut 2000an ospatu zen Guadalajarako Ipuin Jaialdian ezagutu genituela Antonio Ortí eta Josep Sampere, eta beraiek aurkeztu ziguten gaur egun bizi-bizirik dagoen folklore mota berezi hau: Hiri Leiendak izendatu diren istorioak.
 
Beraien esku konturatu ginen zenbateraino dauzkagun leienda hauek barneratuta, hainbeste ez dugula ezta zalantzan jartzen kontatutakoa gezurra izan zitekeen ere: gu denok garen herriaren jakituriaz egindako fantasia eta errealitareaten arteko nahasketa zorrotza. Beraien liburua "Leyendas Urbanas en España" Martínez Roca Argitaletxekoa, 2000.
 
Gaur gomendatzen dizuegun liburu honek, “Tened miedo… mucho miedo El libro de las leyendas urbanas de terror" (Jan Harold Brunvand, Alba Argitaletxea, 2005) Hiri Leiendei buruzkoa da ere, baina oraingoan bereziki beldurtzeko asmoz  sortu eta zabaldu direnak biltzen ditu; Halloweneko gau hauetan oso egokia irakurtzeko eta gero , noski, lagunei (edo etsaiei) kontatzeko, beldurraren gozamenaz.
 

2015-ko urriaren 13 11:10 orduetanPedro

Itzuli

  • Jarraitu

Google+