Datozen ekitaldiakAurreko ekitaldiak

2015-ko maiatzaren 9 -tik
17:30 (e)tatik 18:30 (e)tara-ra

"Bazen beste behin..." - "Érase otra vez..."

Tokia: Ángela Figuera Kalea, 41 48003 Bilbao Bizkaia Maravilla Egoitzaren atzeko partean

Bilboko Udalaren Hezkuntza eta Kultura Sailaren Kultura Kalez Kale egitaraua aurrera doa eta Alabazanekoak parte hartzen jarraitzen dugu. Larunbat honetan Zabalan, Maravilla Egoitzaren atzeko partean, Pedro Ruiz egongo da familia osoarentzako "Bazen beste behin..." - "Érase otra vez..." ipuin saioa elkarbanatzen.

Bilboko barrutietan, MAIATZEAN eta EKAINEAN, kultur jarduera ugari eskainiko da; kaleko jarduerak izango dira gehienbat, Hezkuntza eta Kultura Sailak taxututako programazioarekin; zirkua, clownen emanaldiak, magia, antzerkia, kontzertuak, musika kaleko taldeen eskutik, folklorea eta bestelako kultur jarduerak guztion gozagarri. Guztira, adin guztietako ikusleentzako 190 ikuskizun baino gehiago eta jarduera gehienetan ere Bilboko barrutietako kaleak erabilita batik bat.
 
Oraingoan ez dago aitzakiarik etxean geratzeko! KULTURA BARRUTIK ekimenak auzotar guztiok gonbidatzen zaituzte eskaintza honetaz gozatzera.
 
Udaberrian:
KULTURA KALEZ KALE IBILIKO DA!
Eta dana musu-truk
 

  • Jarraitu

Google+