Datozen ekitaldiakAurreko ekitaldiak

2015-ko otsailaren 11 -tik -tik
2015-ko martzoaren 27 -ra-ra

hitzBAtTU 2015

Tokia: Barakaldo eta Gurutzetako eskolak

Aurton ere (eta bada 9. urtea!!!) hitzBATU bideratuko dugu Barakaldoko hamalau eskoletako eta 4. mailako neska-mutilekin batera ipuinak idatzi eta ilustratzen.

Jardunaldi hau Barakaldoko Udalaren Umeen laborategiak bideratuta dago eta bertan Alabazaneko bi partaideok (Pedro eta Bego) eskolaz eskola ibiltzen gara bertako 4. mailako neska-mutilekin batera ipuinak sortzen, taldean lan egiten, elkarri entzuten eta, beti beti, ondo pasatzen. Beraientzat eguneroko klasearen erritmoa aldatzeko aukera polita izaten da, gure ustez oso ondo onartua eta aprobetxatua.

Gainera, hiru egunez irauten duen tailer hau bukatu eta gero, sortutako liburuaren aurkezpenerako jaialdi ederra egiten dugu, honen aurkezpena egiteko eta ipuinak ere elkarbanatzeko.

Hainbat urtetan iraun izanak argi uzten du bere arrakasta eta harrera ezin hobea.

 

  • Jarraitu

Google+