Gasteizko Aldabe liburutegian ipuinak sortzen

IMG_20191130_130018-2.jpg

Aurton ere, hirugarren urtez, gustura asko egon naiz Aldabe Gizarte Etxeko liburutegiak antolatutako Ipuin bat idatziko dugu elkarrekin? proiektua aurrera eramaten inguruko hiru eskoletan: Ramon Bajo, Landazuri eta Santa Maria.

Urrian zehar egon nintzen eskola hauetako 4. mailako neska-mutilekin batera ipuin bat sortzen denon artean, irudimenaren mundutik bidaiatzen, adosten, azaltzen, entzuten eta, beti beti, elkarbanatzen.

Gero, irudiak ere sortu zituzten eta liburuan agertuko zirenak aukeratu ere egin zuten.

Pasa den larunbatean, azaroak 30, Aldabeko liburutegian ikusi ahal izan zuten emaitza: aurtengo liburu ederra.

Poz-pozik eta ahrro hartu zuen bakoitzak bere alea eta gero, nola ez!, liburutik atera eta bizitza eman genien ipuinei elkarrekin ahoz-gora irakurtzen, denon artean.

Ikaragarri gustatzen zait tailer honen momentu hau, neska-mutilen begi distiratsuek eta irribarre zabalek hain dira ederrak, ipuinez beteak!!

3 de diciembre de 2019 a las 12:12 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+