Kontu-kontari Portugaleten- gurasoon presentziaren garrantziaz

Gaur, eguerdiko 12:00etan ITZAL ITZELAK- Hansel eta Gretel ipuin saioa izan dut Portugaleteko Rialia museoan, toki aparta.

Hasi baino lehen, azken ukituak ematen ari nintzela, hasi dira heltzen, txikiak eta handiak, jakin-minaz beteriko begi, belarri eta irribarrez. "Sar gaitezke?" "Noski". Harritu nau zenbat jende bildu den 10 minututan: bakoitzak bazekien zein zen bere tokia (txikiak aurrean, lurrean alfonbra gainean, eta nagusiak atzeko aulkietan), denak txintxo, zain. Agian pentsatuko duzue: Ea, ba hori betiko lez, ezta? Baina ez, nire ikuspegitik (hau da , ipuin-kontalariarenetik) ez da hau hain ohikoa. Normalean txikiak ipuin-saioan utzi eta nagusiak "beren zereginetara" joaten baitira (beti dago eginbeharren bat-eta!!). Liburutegi batzuetan jada ipuin-saioetan gurasoei ez diete sartzeko aukerarik ere ematen. Eta... hain da garrantzitsua nagusiok garrantzia eta adibidea ematea horretan ere ematea! Txikiek ikusten badute beren nagusiek (gurasoek, aitite-amonek,...) arretaz entzuten eta (beraiei esaten zaienez behin eta berriro) "txintxo portatzen", jasoko dutelako merezi duen zerbaiten aurrean daudela. Ematen du ez dela hau esan behar, denok baitakigu, baina inoiz behin gogoraraztea oinarrian dauden joera eta jokaera horiek ez dago soberan: zein aberasgarria den, donontzat, elkarri arreta ematea, elkarrekin denbora pasatzea, edozer egiten, hori baita, azken batean, maitasuna.

Eta burutazio hau adierazi eta gero, bakarrik komentatu saioa (ezin zen bestera izan, hasierako jarrera hori ikusita) primeran atera zela: denok adi, parte-hartzaile, jolasteko eta hitz-egiteko gogoz.

Aipatzeko momentu polita ere, itzalak ikusi eta ipuina entzun eta gero, antzerkitxoaren "atzeko partea-banbalinak" ikustera hurbildu direnean, jakin-minaz beteriko begiez, eta oraingoan ere, nola ez, begi txikiak eta handiak ere.

Amaitzeko, nola ez aipatu bertako langileen lana: Mari Je, Maria Eugenia eta Junkal, dena prest izan eta denetarako laguntzaileak izan direnak.

Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta berdin jarraitu   !!!!!

 

 

4 de enero de 2013 a las 16:01 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+